ONDDI (548m.)
12:30
Desnibela: 253 m .
Mota: Ida y vuelta por el mismo camino.
Sarbidea: Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: Euria eginez gero azken malda labainkorra.
IBILBIDEA
0,0 km: Urnietan kokaturiko Besabi jatetxearen aparkalekutik abiatuko gara ezkerreko pista hartuaz. Harri txintxarrezko pista hau kilometro bat baino gehiago jarraituko dugu.
1,2 km: Lehen bidegurutze nagusian eskuin aldeko pista hartuko dugu nahiz eta bi bideak toki berera joan.
1,7 km: Lehen seinalera iritsita, basora doan pista albo batean utzi eta ezkerreko bidezidorra hartzen dugu.
2,0 km: Zorrotzarriko trikuharrira iritsita, 600 metro luzera eta 130 metro desnibela duen aldapa gogorrari ekingo diogu.
2,7 km: Tontorrera iritsi baino metro batzuk lehenago harrizko bidetxur tekniko bat izango dugu aurrez-aurre. Bide hau, tontorrainguratuz saihestu daiteke IE bidetik sartuaz.
1,7 km: Lehen seinalera iritsita, basora doan pista albo batean utzi eta ezkerreko bidezidorra hartzen dugu.
2,0 km: Zorrotzarriko trikuharrira iritsita, 600 metro luzera eta 130 metro desnibela duen aldapa gogorrari ekingo diogu.
2,7 km: Tontorrera iritsi baino metro batzuk lehenago harrizko bidetxur tekniko bat izango dugu aurrez-aurre. Bide hau, tontorrainguratuz saihestu daiteke IE bidetik sartuaz.
KULTURA
Liberalen eta karlisten artean Bergarako Besarkada egin zanean (1839-V1I1-31], konforme etziran karlistak Frantzira alde egin zuten; eta gaiñerakoak, armak entregatu eta norbere etxera joan ziran. Orrela bukatu zan Euskalerrian karlisten lenengo gerratea (1833 -1839). Uxategieta edo Urepel izeneko mendietan soldadu mordoxka bat gelditu zan. Toki ori Urumea eta Leizaran ibaien artean dago, Gipuzkoa eta Naparroako mugan.
Zer egin etzekitela zeuden, eta beretako bati onela esan zioten:
- Joan adi i Tolosa’ra, eta gero bueltan esaiguk nola tratatu auten.
Joan zan eta fusilla kendu, duro bat zillar eta bazkaria eman eta libre utzi zuten. Pirala kondairalariak dionez, Bergaran, leen esandako Besarkada ori egin zanean, karlisten buruzagiei beren soldatak eman zizkieten; soldadu bakoitzari, berriz, duro bana. Seguru asko, beste errietan ere duro bana emango zioten arma entregatutako soldadu bakoitzari, eta ori izango da emen aitatzen dan duro zillar ori.
Bueltatu zan esan degun mutil ori lagunengana, eta onela esan zien:
- Motellek, ez natxiotek gaizki tratatu. Duro bat zillar eta bazkaria eman zizkidatek beintzat. Orduan Tolosa’ra joan ziran bat ez beste danak. Joan gabe gelditu zan ori, Antonio Diostegi zeritzan. Ijitoa omen zan. Bakarrik gelditu eta zenbait egunetan an bertan egon zan. Baiña jatekoak aitu zitzaizkionean, abiatu zan ura ere bere fusilla ta guzti, baiña bera jaiotako txokora, Ernani’ko Fagollaga'ra, joateko asmoz. Artzai bat arkitu zuan eta onela esan zion:
- Egidazu mesede Fagollaga'ko bidea erakustea.
Agidanean, artzaia bildurtu egin zan gizon armatu ura ikusita, eta onela esan zion:
- Eguraldi txarra dator eta aziendak bildu bear ditut, ordea.
- Aziendak beren gisa utzi eta atoz nere aurretik bidea erakusten.
Ez dago gizon armatu baten esanetara jarriko ez danik, eta abiatu ziran artzaia aurretik eta Diostegi ori fusillarekin atzetik. Bide puska bat ibili ta gero, onela esan zion artzaiak:
- Adiskidea, neretzat diferentzi aundia dago zurekin joan edo aziendak bildu. Igo zaite or aurreko gain ortara (Mandoegi mendiko tontorrera), ta segi gero gaiñez-gaiñ. Onyi mendia ikusiko dezu; eta, ara irixtean, jetxi besterik ez daukazu, Fagollaga'ra joateko.
Baiña Diostegi’k onela erantzun zion:
- Bi urte auetan makiña bat buelta eman izan det mendi auetan; baiña beti toki ontara atera naiz, bidea ezin asmaturik. Segi, bada, gelditu gabe.
Jarraitu zuten, beraz, aurrera, artzaia aurretik eta Diostegi fusillarekin atzetik. Gaiñez -gaiñ zijoazen, ezker-eskubi Leizaran eta Urumea ibaiak zituztela, mendi-tarte sakon eta estuan biak ere.
- Ara: orixe dezu Fagollaga. Eta Diostegik:
- Bai; ortxe da nere jaiotetxea.
Baiña gero, segituan, onela esan zion:
- Fusil ontako kargazoiak gizona nola iltzen duan ikusi bear det orain.
Eta tiroa tira eta artzaia il zuan. Gero, etxera abiatu zan.
Urte asko igaro ziran. Diostegi ori oso zaartua zegoan: gorputza makurtua, eta ibili ere bi makulurekin egiten zan, anka ankari ezin aurreraturik. Larogei bat urte zituan. Bakarrik bizi zan. Eskean-da ibiltzen zan. Iñork etzuan maite. Bide luzea ibilita, iritxi ziran Lepatxiki'ra. Andik Fagollaga ikusten da. Artzaiak esan zion: 1940 arte Aurrak ere aren bildurrez egoten ziran. Zearo gaiztotua zegoan. Mundu ontako gauzak jakin egiten dira eta, nola edo ala, jendeak bazekian Diostegi zala artzaia il zuana. Egun batean, Txirrita Fagollaga’ko tabernan zegoan. Izbidea ola etorrita, Diostegi ortaz ari ziran izketan. Bazekiten nunbait ara etorriko zana eta onela esan zuan Txirritak:
- Batere biotzik baldin badu, jo gabe ere jarriko det nik ura marruz.
- Naiko lan! Zearo gogortua ziok ori.
- Bai. Jo gabe jarriko det nik ura marruz, sartu bezin laister. Gogoratuko zaio oraindik ere.
Alako batean, sartu zan Diostegi ori eta esan zuan:
- Egun on!
Baiña inork etzion ez «baita zuri ere» esan, ezta ere kasorik egin. Jendea ixil-ixilik zegoen, Txirritak zer esango zion zai. Diostegi'k baso aundi bat ardo artu zuan, eta maiera alderatu zan, basoa eskuan zuala. Orduan, bat-batean, bertso au bota zion Txirritak:
Larogei urte pasatu ditu
dirudiyela etsaya,
orain bi ankak arrastaka ta
burua soiltzen asiya;
gizarajuak badu beregan
makiña bat desgraziya,
ez dago garai batian
bezin arrua eta lasaya,
beste munduan ikusiko du
emen il zuen artzaya.
Diostegi'k onela esan zuan orduan:
- Zergatikan etzidan bidea erakutsi bear neri?
Baiña oraingoan ere etzion iñork erantzunik eman. Danak ixil-ixilik eta begira zeuden. Taberna guztian etzan txintik ere aditzen. Eta Txirritak beste bertso au bota zion:
Kulparik gabe bota zenion
fusillako kargazoia,
gizon gaxuak aserretzia
ez al zuen arrazoia?
Diabru zarrak aditzen dute
zure animan usaia,
eriotzaren etor-bildurrak
estututzen du lasaia,
zu baño gizon formalago zan
zuk il zenduen artzaia.
Orduan Diostegi’k, dakl, maiean basoa kolpean utzi ta alde egin omen zuen. Andik egun asko gabe il omen zan.
0 Iritzi