INTXURRE (743 m.)

13:59

Distantzia: 9,8 km (joan-etorria)
Desnibela: 376 m.

Mota: Joan etorria toki beretik. Hala eta guztiz ere, zirkularra egiteko aukera dago PR-GI 74ko markei jarraituaz.
Zailtasuna: Erraza.  
Irisgarritasuna: Soilik Joëlette aulki eta norabide barrarentzat irisgarria.
Aintzat hartu beharrekoa: Toki oso lasaia ehiza garaian izan ezik.

IBILBIDEA
0,0 km: Tolosako Aldaba auzoko pilotalekuaren aparkalekutik abiatzen gara PR-GI 74 marka hori eta txuriak une oro jarraituz.
2,2 km: Asfaltozko errepidea bukatu eta harri txintxarrezko pista berri bat hasten da. Une oro gure helburua inguratzen goaz. 
4,7 km: Pista alde batera utzi, eta eskuin aldeko bidezidorra hartzen dugu pinudi batean sartuaz.  
4,9 km: Ezkerretara, bidezidor berri bat hasi eta metro gutxiko aldapa gogor bat zeharkatu ostean, horratx gure helburua. 

KULTURA

Intxur gure iraganaren lekukoa da eta gaur egungo zatidura administratiboen gainetik historia bateratua eta ondare partekatua dugula erakusten digu argi eta garbi. Herrixka izen bereko mendi gainean dago eta bere aztarnak Gipuzkoako udal mugak sortu zituzten garaiko gipuzkoarrentzat erreferente geografiko izan ziren.

Iraganaren lekuko honek hondakin gutxi utzi dizkigu, baina hala eta guztiz ere, Gipuzkoako lehen etxebizitzak eta beren nekazaritza jarduerak aurkitu ahal izan ditugu Intxurren. Bertako gotorlekuen hondakinek jentilen kondairak iradoki zizkieten gure baserritar eta artzainei, eta Juan Martinez de Zaldibia, Esteban de Garibay edo Lope de Isasti bezalako pertsonaien arreta ere piztu zuten.

XX. mendean euskal gizarteak aurrerapauso handiak eman zituen bere iraganaren ezagutza zientifikoan eta iragan horren hondakinen errespetuan.

Intxurreko Gotorlekuaren Esparru Arkeologikoa, Monumentu Multzo izendapena duen Kultura Ondasun gisa sailkatuta dago Eusko Jaurlaritzako kultura sailaren erabakiz.

Burdin-aroko harresi honetan, Aranzadi elkarteko kideek, bederatzi urtetan jarraian indusketa lanak egin izan dituzte interes haundiko emaitzak lortuz. Hemen k.a. 800-1300 urte inguruko gizon-emakumeen aztarnak eta beraien bizimodua buruzko aztarnak nabarmendu dira.

Murumenditik eta Argisaingo Santa Marinatik zetorren erdi-aroko ibilbidea harresi honen azpiko aldetik igarotzen da. Bide honek, Aizkorri aldeko herriak kostaldearekin elkartzen zituela aipatzekoa da. 

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi