XORROXINGO URJAUZIA (ERRATZU)

6:55

 


Distantzia: 4,65 km 
Desnibela: 92 m.
Mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Erraza.   
Irisgarritasuna: Joëlette eta norabide barrentzako egokitua.
Kontuan izatekoa: Euria eginez gero azken tramoan lokaztuta


IBILBIDEA
0,00: "Baztan" kanpingetik abiatuta, herriruntz joko dugu eta berehala zubia baino lehenagoko bideari ekingo diogu "Xorroxin" seinaleari jarraituz. Une oro bidezidor hau jarraituko dugu.
1,90: Bidegurutze handi batetara iritsita, eskuin aldera joko dugu.
2,20: Gure helburua bertan da. Aldiz, kontuz ibili azken tramoan aulkientzako teknikoa izaten hasten baita.
2,50: Beste behin aurreko bidegurutzera iritsiko gara. Oraingoan berriz zuzen jarraituko dugu Gorostopaloko auzora igoaz. Behin hemen herrirantz abiatuko gara errepidetik.
4,30: Herrira iritsita, eskuin aldera jo eta kanpingeko bidea hartuko dugu. 
 

KULTURA
“Lamia eta baserritarra”. 
Orain asko, Erratzuko auzoa den Gorostapalon, Antxon izeneko artzain bat bizi zen. Artzain izatea gustukoa zuen, baina hori zela eta neskalagunik ezin izan. Garai haietarako lamien kondaira oso zabaldua zegoen. Antza, batzuen esanetan arrain hankak omen zituzten; besteak aldiz, ahate hankak zituztela... Hau kontuan izanik, egun batean, Antxonek kantu bat entzun zuen. Hasiera batean txori baten kantua zela uste zuen, baina doren eskala abesten duen txoririk ez zegoenez... sasien artean bilatu eta emakume kaskagorri bat orrazten ikusi zuen. Harriturik, hantxe geratu zen emakumeari so. Halako batean emakumea, norbait bere atzean somatu eta buelta eman zen. Hantxe geratu ziren minutu luzez elkarri begira. Azkenean, emakume hark uretara salto egin eta desagertu egin zen. Antxon hurrengo egunetan toki berera itzuliz joan zen non egun batzuk pasata hantxe azaldu zitzaion beste behin. Oraingoan ordea, beste modu batean ikusi eta ezkontzeko eskatu zion emakumeak. Egunero pasiatzera joaten ziren biak. Baina hankak beti uretan zituela ohartu zen ere Antxon. Horietako batean, nahigabean estropuz egin eta uretara erori zen emakume hura eta Antxon berak hankak ahatearenak zituela ohartu zen. Hau ikusi bezain laster, bertatik ihes egin eta herritik aldendu zen. Lami hura denbora luzez itxaron zion baserritarrari. Baina itxaroteaz nekatuta zegoela Antxonen baserrira gerturatu eta Amerikako mapa ikusi zuen leihotik. Hala jakinik, basoko hertz batean negarrari ekin zion lamiak, eta negar horrek urjauzia sortu zuten. Esan ohi da belarria finduz gero lamiaren mainak ere entzun daitezkeela.

TRACK

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi