GURPILTREK BY KEMEN


Gurpiltrek by Kemen 20 urte baino gehiagoko historia duen Kemen kirol taldearen mendi-atala da. Talde honen xedea, edozein ekintza dela ere, beti izan da ezgaitasunen bat duten pertsonen ekintza fisikoaren sustapena eta jarduna. Helburua, edozein pertsonen asebetetzea eta ekintza fisikoaz disfrutatzea baita. Eta modu horretara, 2016aren hasieran, mendizaletasunaren eskaerari erantzuteko beharra kontuan harturik, sortzen da atal hau; Gurpiltrek by Kemen.


Ideia, partekaturiko mendi esperientziak erraztean datza. Horra proiektu honekin bultzatu nahi duguna.