SAKONETA (ZUMAIA)

13:23

Distantzia:
 2,4 km (joan-etorria)
Desnibela: 41 m.
Bide mota: Joan-etorria toki beretik.
Zailtasuna: Erraza. Une oro bidezidor batetik goaz.
Sarbidea: Soilik Joëlette eta norabide-barrarentzako irisgarria.  
Kontuan hartzekoa: ---.


IBILBIDEA
0.0 km: Itziarren kokaturiko Errota Berri jatetxetik abiatu eta behin hau pasata eskuin aldera jotzen duen bidezidorrari eutsiko diogu.
0.6 km: Bidezidorra jarraituaz baso baten barrenean sartuko gara.
1.1 km: Basoa bukatuta lehen bidegurutzea topatuko dugu. Gure kasuan eskuin aldera joango gara. Aldiz bidegurutze berri bat izango dugu aurki eta ezkerrera joko dugu.
1.42 km: Sakonetara iritsi gara. Honatx gure helmuga


KULTURA
FLYSCH. 
Gipuzkoa mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriak altxor natural berezia dira: bata bestearen gainean jarritako geruza harritsuetan idatzitako milioika urteko historia geologikoa, itsasoaren etengabeko eraginaren ondorioz agerian geratu dena.
Egitura bitxi hori flysch izenarekin izendatu dute, kostalde osoa berezi bihurtzen duen elementua. Flyscheko geruzen sekuentziak 60 milioi urte inguruko sail ia etengabea osatzen du (duela 110 milioi urte ingurutik orain 50 milioi urtera arte, gutxi gorabehera), eta, sail horretan, Lurraren historian izan diren gertaera eta hondamendi garrantzitsuak seinala ditzakegu, mundu mailan gertatutako azken desagertze handia barne. Horregatik, zenbait geruza planetaren denbora geologikoaren nazioarteko erreferentzia izateak ez gaitu harritu behar.

TRACKA
SAKONETA


LAGUNTZAILEAK
NEREA ETXEBARRIA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi