Naturatik gertu egotea unibertsala izan beharko luke eta hau partekatzeak onurak besterik ez ditu.
Natura zailtasunak dituzten pertsonei gerturatzeko eginkizuna dugu. Aldiz, horretarako, bertaratu nahi duen horrek, zer, noiz, nola, norekin,... erabakitzea ezinbestekoa da. Hots, bere eskubide eta erabakitzeko eskubideak erabiltzea.
Ekintza seguru bat erraztea funtsezkoa da. Hala ere, hainbat gauza kontuan izatea ezinbestekoa da: pertsonaren aurretiko ezagutza, ibilbidearen aurre-ezagutza, elementu eta tresna ezberdinak, meteorologia, formakuntza,...
Guztiak boluntarioak gara. Hain pertsonala den natura bezalako zerbait partekatzeko, hau den bezala erakutsi behar da.
Gurekin kontaktatu eta esan zein mendi esperientzia partekatu nahi duzun.