ARAOTZ - AITZULO
5:54Distantzia: 4,42 km (joan-etorria)
Mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Ertaina.
Irisgarritasuna: Joëlette nahiz norabide barrentzako irisgarria.
IBILBIDEA
0,000. Araotzeko elizatik hasiko dugu txangoa. Bertatik errepidea hartuta beheranzko bideari ekingo diogu.
0,700. Behin Errotabarri baserrian, eta erreka errepide azpitik pasata, ezkerretara joko dugu aldapari ekinaz. Une oro marka hori eta txuriei jarraituko diogu hauek galdu gabe.
1,400. Ermita txiki batetara iritsita eskuin aldeko bidezidorra hartuko dugu (eskerrekoa jaisteko erabiliko dugu). Metro batzuk pasata alderdi teknikora iritsiko gara hau bera 100-150 bat metrokoa delarik.

2,100: Gure helburura iritsi aurretik tramo tekniko txiki batekin egingo dugu topo. Behin hau pasata horra gure helmuga.
KULTURA
Lope Agirre (Oñati, Gipuzkoa, 1510eko azaroaren 8a - Barquisimeto, Venezuela, 1561eko urriaren 27a) Espainiar
Inperioaren zerbitzura Hego Amerika esploratzen
eta konkistatzen aritu zen euskaldun bat izan
zen, gerora Espainiako
Koroaren aurka altxatu zena. Espainiako erregeari
idatzitako gutun batean, Agirrek bere buruari Erromesa eta Askatasunaren
Printzea eta ezizenez deitu zion; beste batzuek Jainkoaren Haserrea izendatu
zuten; aitzitik, espainiar etsaiek Eroa edota Tiranoa deitu
zuten.
Espainiarren indarkeria medio espainiar erresumaren kontra altxatu zen.
Hori medio Barquisimetron (egungo Venezuelan) erahil zuten. Antza, Simon
Bolivarrek, Lope de Agirren altxaketa Ameriketako lurralde baten lehen
independentzia deklarazioa izan zela zioen.
0 Iritzi