Distantzia: 7,8 km
Desnibela: 148 m .
Bide mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Baxua. Aldapa motzak baina gogorrak.
Sarbidea: Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
IBILBIDEA
0.0: Andoaingo udaletxearen alboan kokaturiko aldapatik abiatuko gara.
0.1: Behin Urigain kultura-etxea pasa (eskuinean kokaturiko eraikin garaikidea), bidegorria hartu eta eskuinera joango gara 600 metroz aurrerantz joaz.
0.7: Biribilgunea igaro, etxebizitza bifamiliar gehienak pasa eta azken etxebizitzara iritsi baino lehen ezkerreko aldapa hartuko dugu bertako pista asfaltatutik jarraituaz.
1.3: Lehen tunela igaroko dugu hau bera argiztatua dagoela.
2.1: Auzokalte zubira iritsiko gara eta pasa baino lehen, eskuineko bidezidorretik jaitsiko gara.
2.5: Aldapa gogor bati ekin eta beste behin behera egingo dugu Ubaneko ingurura arte.
2.9: Ubaneko baserria pasata, zubia igaro, eta eskuineko bidezidorra hartuko dugu.
3.5: Baltzuneko baserrira iritsita, asfaltozko aldapa behera hartuko dugu.
4.4: Behin Otieta/Otita parkean, beheruntz joko dugu, eta berehala, ezker aldean dagoen harri txintxarrezko bidetik joango gara.
4.6: Informazio puntua, eta merenderoa pasata, Unanibia zubia edo Sorgin zubia topatuko dugu. Bertara gerturatu eta zeharkatu baino, eskuin aldeko bideari ekingo diogu hesia zeharkatuz.
5.9: Hesi berri batetara iritsita, zeharkatu eta errepidera jaitsiko gara. Behin hemen ezkerrera jo eta bidegorria hartuko dugu hau bukatu arte.
6.8: Behin bidegorriaren amaieran, aurrera jo eta eskuin aldean dagoen azken aldapari eutsiko diogu herritik barrena.
7.8: Honatx hasierako puntua.
KULTURA
“Sorgin-zubi” edo Unanibia zubia.
Hainbat ikerketek baieztatzen dutenez, zubi hau XIX. mendean karlistaden ostean eraikia izan zen. Hala ere, honen aurretik zaharrago bat bazela azpimarratu beharra dago non liberalen eraso posibleak saihestu nahian, karlistak hau suntsitzea agindu zuten.
Zubi honen inguruan bada kondaira bat, sorgin talde batek, akelarreak egiteko helburuarekin gau bakar batean altxa omen zutela aipatzen duena.
TRACKA
