ABADIA (HENDAIA)
8:02Distantzia: 3,97 km
Desnibela: 70 m .
Mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Erraza.
Irisgarritasuna: Joëlette nahiz norabide barrentzako irisgarria.
Kontuan hartu beharrekoa: Bidezidor anitzak direla eta ibilbidea zabaltzeko aukera.
Kontuan hartu beharrekoa: Bidezidor anitzak direla eta ibilbidea zabaltzeko aukera.
IBILBIDEA
0,000: Hendaiako Rue d´Armatondeko aparkalekutik hasi eta portlanezko aldapa gorari ekingo diogu.
0,400: Behin biribilgunean ezkerretara jo eta beheranzko bidea hartuko dugu.
1,100: Bidegurutze batetara iritsita ezkerretara joko dugu beste behin ere. Bertatik Abadiako lurretara sartuko gara portlanezko bidea atzean utzita. Hemendik aurrera nahi adina bide hartu dezakegu. Gure aldetik penintsula txikia zeharkatu dugu.
3,800: Abadiaren lursailak ikusita, Larretxea informazio puntura iritsi eta eskuin aldera joko dugu.
3,970: Txangoa hasierako parkingean bukatuko dugu.
KULTURA
ANTOINE D´ABBADIE
Dublinen,
Irlandako hiriburuan, 1810eko urtarrilaren 10ean jaiotako zientzialari eta
euskararen sustatzailea.
Aita
euskalduna eta ama irlandarra zituen. Aita Arrast herrikoa zen jatorriz
(Urrustoia, Zuberoa). Hiru urte zituela familia Frantziara joan eta Tolosan
(Frantzia) finkatu zen. Han egin zituen ikasketak Arnault eta Charles anaiekin
batera. 19 urterekin ikasketak amaitu eta gai fisikoetan espezializatu zen.
25
urte zituela Brasilera bidaiatu zuen lur-magnetismoa ikasteko. Hura izan zen
bere lehen bidaia. Bi urte geroago Arnault anaiarekin Etiopia eta Goi Egiptora
bidaiatu eta 1848. urterainoko egonaldia egin zuten bertan. Han 900 puntu
geodesiko (Géodésié de la Haute Ethiopie, 1873) zehaztu zituen. 1849an bere
herrialdera itzuli zen behin betikoz eta Hendaiatik oso hurbil hartu zuen
bizilekua, Abbadiako lursailean, lehen Arragorri zenean.
Etiopiatik
material oso garrantzitsuak ekarri zituen zientziaren hainbat adarrei
zegozkienak, horien artean, 15.000 hitz baino gehiago barneratzen zituen amari
hizkuntzako hiztegi bat (Catalogue raisonné de manuscrits éthiopiens, 1859).
Ikerketa eta azterketa horiek eta beste hainbat nahikoa arrazoi izan ziren
hainbat sari lortzeko eta Abbadie zientziaren arloan munduko hainbat
herrialdetan lan anitzak egiteko ordezkari izendatzeko. Modu horretan, 1850ean
Frantziako "Societé de Géographie" delakoak urrezko domina handia
eman zion. 1851n Frederiks vaern (Norvegia) zapaldu zuen eguzki-eklipse bat
ikusi asmoz; hurrengo urtean Pariseko "Académie des Sciences"
delakoaren urgazle izendatu zuten: 1860an Briviescara bidaiatu zuen helburu
bera buruan zuela; 1877an Frantziako Zientzietako Akademiak Geografia eta
Nabigazio Elkarteko kide izendatu zuen; 1878an "Societé Philologique"
delakoaren buru izan zen; lau urte beranduago Santo Domingo uhartera iritsi zen
Artizarra Eguzkiaren aurretik nola igarotzen zen ikertzeko; hurrengo urtean
Madrileko Historiako Akademia ospetsuak Ohorezko Ordezkari izendatu zuen. Dena
den, 1885ean egin zituen Kairo, Atenas, Alexandria eta beste hainbat lekutarako
bidaia ospetsuak, helburu zientifiko zehatzekin. 1892an dagoeneko Pariseko
Zientzia Akademiako eta Geografia Elkarteko presidente zen.
Ikerketaz
ikerketa eman zuen bizimodu horrek, lehen begi kolpean, Abbadie goitik behera
zurrupatu zutela irudi dezake, baina ez zen halakorik gertatu. Ikerketa
zientifikoak eta bidaiak euskal hizkuntza eta abestigintzaren lantegiarekin
uztartu zituen; horrez gain, literatura mugimendu herrikoi sendo bateko
sustatzaile ere izan zen, hala, 1853rako Urruñan (Lapurdi) Euskal Festak
antolatu zituen, kataluniarrek "Cortes de Amor" delakoak ospatzen
hasi baino sei urte aurretik, izan ere, 1859raino ez ziren Lore Jokoak
berrezarri. Kataluniarren eta euskaldunen artean alde nabarmenak zeuden
1897an Carmelo de Echegarayk adierazi
bezala. Abbadiek antolatutako Euskal Festak konplexuak ziren, izan ere,
zibilizazio euskaldun orok parte hartzen zuen bertan. Gizonen Joko eta
Kirolekin, abesti ederrekin, usadio eta ohitura foralekin, herriaren indar
fisiko eta moralarekin eta erlijiozko fedearekin batera euskarazko poesia eta
hizkuntza bera ernamuindu egin behar ziren. 1853az geroztik, garaian garaiko
euskaldunen pentsatzeko modua aintzat hartuz egoki aukeratutako babes eta
sariekin ospatzen diren festa guztiek jite hori zuten: ontzako urrea eta
zilarrez beztitutako makila.
Urruñan
sortutako Euskal Festetan osagai hauek barneratzen ziren gutxi gorabehera:
txistularien alborada, agintariak hartzen zituen Meza Nagusia, pilota partida,
goizez edo arratsaldez, herri bazkaria, bertsolariak, kirol jokoak,
abeltzaintza edo nekazaritza lehiaketak eta literatura lehiaketa, eta,
zenbaitetan, saritutako pieza koru herrikoi batek abesten zuen. Urruñan hasi
ziren (1853-1863), gerora Saran (1863-1876) eta Saint-Palaisen (1877)
ospatzeko; Nafarroan izan zuten jarraipena festa hauek, Elizondon (1879) eta
Beran (1880); gero Gipuzkoara mugitu ziren, Donostia (1879) eta Oiartzunera (1882
); Bizkaiara ere iritsi ziren, Markinara (1882) eta Durangora (1885) hain
justu; eta, azkenik, Araban ospatu ziren, Aramaion, (1899). D'Abbadie goitik
beherako euskalduna izan zen. Esan ohi denez, Garat-ek ospetsu bilakatu zuen Aitarik ez
dut abestia txera bereziz abesten zuen Abbadiek.
Iriart,
Abbadieren biografoak aipatzen duenez: "Idazkun arabiar eta etiopiarrez
hornitutako Urruñako gaztelu paregabearen apaingarri arranditsuen artean,
noizean behin, harako bisitariek ama hizkuntzan hitz egiten zihardutela egiten
zituzten akatsak zuzendu egiten zituen, zegokion samurtasunez. Bere izaera
proselitista agerian utzi zuen Afrikako misio katolikoak diruz lagunduta, eta
izaera horrek Abbadieren mugimenduan zurrunbilatu zituen Darrigol irakaslea,
Bonaparte Printzea, Inchauspe, Duvoisin kapitaina, Campion, Aita J. Ignacio de
Arana, J. Manterola, Pierre Loti eta baita, zeharka, garai hartako euskal
intelektual oro ere. Abbadie 1897ko martxoaren 19an hil zen 87 urte zituela.
Bere gorpua Hendaiatik hurbil, Zubernoan eraiki zuen gaztelura eraman zuten.
TRACK
0 Iritzi