PARTEKATUTAKO MENDI ESPERIENTZIAK
BERRIAK

JOËLETTE

Edozein lur motatan, gorabeheratsuenetan ere, mendia nahiz sendazaletasuna praktikatzeko diseinaturiko aulkia dugu hau. Aulki honek eserlekuaren azpian gurpil bakarra du non mugikortasun murritza duen pertsona bat nekez irits daitekeen zenbait bideetara iristea errazten dion. Aulkia bera bi zatiz osaturik dagoela ikus genezake, bata aurrealdekoa bi eskuleku dituela eta bestea atzealdekoa beste eskuleku ezberdin bat duena.

Aurrealdeko gidariak bultzatu, ibilbide guztian zeharreko espazioa koordinatu (bidea oztopatzen dituzten ezaugarriak saihestuz) eta atzealdean dagoen gidariari bidearen zailtasunak trasmititzeko funtzioa du. Gidari hau atzealdeko gidariaren “begietan” bihurtuko litzateke.  

Atzeko gidariaren funtzioei dagokionez martxaren abiadura bideratzeko, aurreko gidariak sumatzen ez dituen oztopoak komunikatzeko, aulkian eserita dagoen pertsona eroso eta disfrutatzen dagoela ziurtatzeko edota ibiltzen doazen heinean beharrezko oreka mantentzeko funtsezkoa da.

Hala eta guztiz ere, hirugarren edo laugarren gidari batetaz baliatzea nahitaezkoa da non honen/hauen funtzioa trasmititu ez dena birbideratzea, eserita dagoen pertsonaren segurtasunaz arduratzea, ibilbidean zehar zenabit unetan laguntzea eta bidelagun izatean datza.