FILOSOFIA
Gizakiak beti izan du mendiarekiko miresmen berezia. Mendia goragune
naturala izateaz gain, bere gain ibiltzen denari gozamena eskaintzen dio eta egunerokotasunean
nork bere ditugun errutinak eta zereginetatik askatzeko baimena eman ere ematen
digu. Beraz, mendia, hein batean, “terapia” askatzaile” gisa balio duela esan
genezake.
Edozelan, gizateriaren gehiengoak mendiak eskainitako
sentsazioak dasta ditzakeen bitartean, badira traba gisa azaltzen diren oztopoak
medio plazer honetaz disfrutatu ezin dutenak. Mugikortasun murritza edo
lurrazal gorabeheratsuetan ibiltzeko ezgaitasunen bat duten pertsonak, lurrazalaren
oztopo naturalak direla eta zenbait autonomia-ezbehar izaten dituzte.