SAN ADRIAN (1.113 m.)


Distantzia: 9,00 km 
Desnibela: 200 m.
Mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Ertaina.   
Irisgarritasuna: Joëlette nahiz norabide barrentzako irisgarria.
Kontuan hartzeko: Aldapa teknikoa. Behelainoa badago bertan behera utzi.


IBILBIDEA
0,000: Lizarragako portuko bentan dagoen aparkalekutik abiatuko gara pista hartuaz.
0,700: Bidegurutzean eskuinera joko dugu eta bi bordak alde teknikoari eutsiko diogu. txiki baten aurrean izanik, hobeto egokitzen zaigun ibilbidea aukeratuko dugu. Jakin soilik eskuin aldekoa teknikoagoa dela bestea baino.
1,200: Portupekolezearen gainaldera iritsita gorantz jo dezakegu panoramika ikusteko. Gero eskerraldeko bidezidorrari ekingo diogu kresterioa eginaz. 
2,860: Bidea nahieran jarraituz gero Ollideko tontor magalera iritsiko gara. Eta behin bertan pistaraino jaitsiko gara honi jarraituz.
4,300: Bidegurutze itxi batetara iritsita eskuin aldera joko dugu azken aldapari eusten diogula.
4,600: San Adrianera iritsi gara. Buelta aldapa berdinetik jaitsi eta pista berdinari eutsiko diogu bentaraino.
9,000: Honatx gure helmuga.


KULTURA
Antza denez, Joxe Miel Barandiaranek Brontze eta Burdin Aroko zeramikazko hainbat puska topatu zituen Lezaundiko koban. Erromatar Garaiko gauzak ere topatu izan dira. Hala eta guztiz ere, oso gutxi industua izan da.

Azkenik esan, inguru honetan, 1981. urtean zehatz-mehatz, Nafarroako azken otsoa erahila izan zela.
 

TRACKA

Pages