ARTIKUTZA (DONOSTIA)
7:42
Desnibela: 336 m .
Bide mota: Joan-etorria bide beretik
Zailtasuna: Erraza baina herrixkara iritsi baino lehenagoko zatian kilometro bateko aldapa lakarra dago.
Sarbidea: Joëlette nahiz norabide barrarentzako irisgarria.
IBILBIDEA
0,000 km: Eskas ere ezaguna den Guardaetxetik abiatzen gara. Hesia atzetik ireki eta bertatik pasa eta gero errepideari eusten diogu.
0,600 km: Ezker aldean kokaturiko bigarren irteera hartu eta bertako bidetxurra jarraituko dugu. Hau bera garai bateko trenbidea zen (horrela seinaleztatua).
2,700 km: Bidezidor beretik jarraituta behatoki natural batera iritsiko gara non bertatik bailarako panoramika eder bat ikus genezakeen. Gero, bide beretik jarraituko dugu desbideratu gabe.
4,100 km: Jeiitsiera xume bat hasita bidegurutze batekin topo egingo dugu. Bertan ezkerretara joko dugu aldapa lakar bat hasiaz. Zati honetan komeni da kontuarekin ibiltzea irrist egiteko arriskua baitago.
5,200 km: Beste behin errepidera irteten gara eta 200 bat metro besterik ez zaigu geratzen gure helmugara iristeko.
0,600 km: Ezker aldean kokaturiko bigarren irteera hartu eta bertako bidetxurra jarraituko dugu. Hau bera garai bateko trenbidea zen (horrela seinaleztatua).
2,700 km: Bidezidor beretik jarraituta behatoki natural batera iritsiko gara non bertatik bailarako panoramika eder bat ikus genezakeen. Gero, bide beretik jarraituko dugu desbideratu gabe.
4,100 km: Jeiitsiera xume bat hasita bidegurutze batekin topo egingo dugu. Bertan ezkerretara joko dugu aldapa lakar bat hasiaz. Zati honetan komeni da kontuarekin ibiltzea irrist egiteko arriskua baitago.
5,200 km: Beste behin errepidera irteten gara eta 200 bat metro besterik ez zaigu geratzen gure helmugara iristeko.
KULTURA
Artikutzaren historia
TRACKA
Anizlarrea eta Orreagako
Kolegiata
Artikutza etxaldeak barruan duen auzo txiki bati zor dio izena.
Barrutiaren lehen aipamen idatziak XIII. mendekoak dira. Garai hartan,
Anizlarrea deituriko lursailaren parte zen Artikutza, eta Orreagako Santa Maria
Kolegiataren mende zegoen. Dohaintza, truke eta erosketen bitartez jabetu zen
hartaz, eta XIX. mendera arte haren agintaritzaren mendean iraun zuen, aldez.
Hango burdinolak, ikatza ekoizteko eskubideak, meatzeak, basoak eta
larreak zuzenean ustiatzen edo errentan ematen zituen Kolegiatak. Oraindik ere
ikus daitezke Artikutzan, han-hemenka, Anizlarrea eta saroiak (hau da, tamaina
handiko azienda (behiak, idiak,...) bazkatzeko erabiltzera bideratutako
lursailak) zedarritzen zituzten mugarriak, Orreagako Kolegiataren zigilua
zizelkaturik dutenak.
Urteak aurrera joan ahala,
Goizuetak Anizlarrearen gainean zituen eskumenak handituz joan ziren, baina
Kolegiataren eta Goizuetaren nahiz beste errentari partikular batzuen arteko
desadostasunak eta auziak etengabekoak ziren, herriaren eta Kolegiataren interesek
ez baitzuten bat egiten. 1815ean, adiskidetasuna sinatu zuten Orreagak eta
Goizuetak, eta Anizlarrea bi zati egin zuten: batetik, Anizlarrea berriaren 5.477 ha Goizuetari eman
zizkioten, eta, bestetik, Anizlarrea zaharraren 3.770 Ha , gaurko Artikutza,
Orreagako gobernuaren mendean gelditu ziren, ez Goizuetak ezta banako jabeek
ere ez zutelarik inolako eskubiderik zati haren gainean. Banaketa horren
lekuko, Anizlarrearen bi zatiak nahiz Artikutza eta Goizuetako muga zedarritzen
duten 37 mugarriak.
Artikutza desjabetu eta...
XIX. mendearen hasieran, gobernu liberalek elizaren eta ordena erlijiosoen
ondasunak desamortizatzeko prozesu bat bultzatu zuten. Orreagak prozesu
horretatik salbu gelditzea lortu zuen, Maria Cristina erreginaordeak gestio
batzuk egin zituelako. Erreginaordeak agintea galdu ondoren, azkenean, lur
haiek desjabetu eta enkantean atera zituzten.
... esku pribatuetara igaro zen
Fagoaga eta Carriquiri izan ziren Artikutzako lehen jabeak, 1844an. Gero,
jabez aldatuz joan zen barrutia, eta, era berean, baita haren prezioa handituz
ere, baina ez hartan egindako hobekuntzengatik, espekulazioagatik baizik.
1896an, gutxi gorabehera, Elamako meatze gunea Errenteriako geltokiarekin
lotzeko meatze burdinbidea eraikitzen hasi ziren. Aldamako kondeak jarraitu
zuen burdinbidea eta etxaldea ustiatzen. Ondoren, Rafael Picaveari saldu zioten
barrutia. Hark, beste baltzu batzuen artean, Compañía Explotadora de Artikutza
SA sortu zuen, Acillonako markesarekin batera, eta azken hura izan zen
Artikutzaren hurrengo jabea.
1919ko urtarrilean, Acillonako markesaren oinordekoei erosi zien barrutia
Donostiako Udalak, 3.200.000 pezetan (19.233 bat euro).
Donostiarako ura
XX. mendearen hasieran, "Belle Époque" garaian, Donostiaren
hazkunde erritmoa izugarria izan zen, eta are gehiago udan, Espainiako
erregetzak uda sasoia hiri horretan igarotzen baitzuen. Inguruko putzu eta
iturburuak ez ziren nahikoa hiria hornitzeko, eta konponbide aztertzen hasi
ziren. Urumea errekan gora bila aritu ondoren, Añarbe errekan presa txiki bat
eraiki zen, Artikutza etxaldearekiko mugan.
1902an, sukar tifoideak jo eta 40
pertsona hil zirenez gero, alarma piztu zen. Presatik gorako urak aztertu
ondoren, han aurkitu zuten infekzio gunea; izan ere, gaitz horrek jota
gaixotuta zeuden Artikutza auzoko bi bizilagun, eta haien arropa zikinak
errekan garbitu eta gorotzak errekara isurtzen zituzten, eta ura Añarbe
errekara heltzen zen. Hori zela eta, Donostiako Udalaren ustez, nahitaezkoa zen
Artikutzako barrutia erabat kontrolatzea.
Negoziazio zailetan ibili ondoren, 1919an, udalak 3.700 Ha-ko Artikutza
Etxaldea eskuratu zuen, eta hoditeria eta kanal sare handi bat eraiki zuen,
iturburu guztietako urari etekina ateratzeko. Gainera, ura kutsatzeko moduko
jarduera guztiak galarazi zituen: baso eta meategi ustiapenak, abeltzaintza...
Gainera, pertsonak barrutira sartzea mugatu zuten, eta etxaldean han-hemenka
sakabanatuta zeuden baserriak utzita, (Elama, Goizarin, Egazki…) biztanleak
Artikutza auzora aldatu ziren.
1950-1960 artean, Enobietako presa eraiki zuten. Arazo geologikoak zirela
tarteko, ezin izan zuten amaitu, eta haren edukiera hasieran pentsatutakoaren
erdian geratu zen. Horma bular batean zeuden iragazketa arazoengatik, berriz
murriztu behar izan zuten haren edukiera. Hala, beharrezkoa izan zen beste
urtegi bat eraikitzea. Añarben egin zuten, eta 1975ean hasi ziren erabiltzen.
Donostialdea eskualde osoa hornitzen zuen, eta, horrenbestez, hiria zuzenean
hornitu gabe geratu zen Artikutzako urtegia. Gaur egun, Artikutzako ura
Añarbera iristen da, bere ibilgu naturaletik. Eta alde batera utzi behar izan
zuten garai batean diseinatutako kanal sarea. Artikutzatik dator Añarben
biltzen den ur gehiena.
0 Iritzi