PARTEKATUTAKO MENDI ESPERIENTZIAK
BERRIAK

Akola (366 m.)

Distantzia: 4,6 km (Joan-etorria)
Desnibela: 190 m.
Bide mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Ertaina. Akolako gainean harri ugari.
Sarbidea: Soilik Joëlette eta norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: ---

IBILBIDEA
0.00. Larregaineko sagardotegitik abiatuta marra horiak eta txuriak dituen eskuineko pista hartuko dugu.
0.20. Kilometro batera kokatua dagoen bidegurutzean eskuin aldera dagoen bideari ekingo diogu pista utziaz eta marrak jarraituaz  
0.30. Gutxira dagoen bidegurutzean ezkerrera joko dugu basoan barneratzen garelarik
0:45. Sagatxetako lepora iritsi gara. Bertan bista ederrak eta hainbat herrespil topa genitzake. Eskuin aldera joango gara, oraingoan aldapa gora beste behin ere.
1.05. Akolara iritsi gara jada.  


KULTURA
Gure arbasoak bizirik daude; bizirik airean, bizirik naturan. Harrespilak hala erakusten digute. Gu hutsa besterik ez gara baina nahiz hutsean geratu, garenaz harro gaudela sentitu behar dugu. Horra Oteizaren arbasoen inguruko pentsaera. Eta horixe da harrespila; zutarriekin zirkulu edo elipse bat osatuz eraikitzen den monumentu megalitiko bat izateaz gain gutaz harro egoteko garai bateko agurra. 

Aldiz, Oria mugarri dugu. Ez da besterik haratago. Zergatik ote? 

TRACKA