ERLO (1.026 m.)

7:55


Distantzia: 9,2 km (joan-etorria)
Desnibela: 406 m.
Mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Ertaina.   
Irisgarritasuna: Joëlette eta norabide barrentzat irisgarria.
Kontuan izateko: Behin tontorrera iritsita, txangoa luzatu nahi bada, Xoxoteko aterpe eta tontorrera gerturatzea gomendatzen da. Horretarako azpian azpimarraturiko bidegurutzetik jaitsi eta pista kilometro batez jarraituko dugu. Aterpea iritsi baino lehen 400 metroko aldapa gogorra du zailtasun bakarra. Aldiz, pentsa aterpean pintxoa izan dezakezula.


IBILBIDEA
0,0: Aittolako olgeta txokotik abiatuta, aparkalekuaren goiko aldean dagoen bide bakarretik abiatuko gara. Hau bera utzi gabe bi bidegurutzeei muzin egingo diegu eskuin aldean dagoen bide zabaletik joanda.  
1,7: Pinu artean izanik bi pago kokatzen diren bidegurutze nabarmen berri bat topatzen dugu. Azalduriko bi bideak puntu berdinera iristen dira (joëlettearekin joanez gero, guk markatutakoa gomendatzen dugu, hots, eskuin aldeko bidea, hau xamurragoa baita). 
1,8: 200 metroko tarte tekniko baten aurrean gaude non arreta mantentzea eta pausuak ondo zehaztea garrantzitsa den.
2,2: Aurreko bidearekin topatu eta bertatik jarraitzen dugu.
2,7: Harri txintxarrezko pistara iritsi eta bidegurutze berri bat arte igoko gara. Bidegurutze honetan Xoxotera joateko aukera ematen zaigu*. Gu berriz zuzen aurrera abiatuko gara kasik tontorrera iritsi arte.
4,4: Behin tontorra ingurati eta ia antenan gaudela tontorrera joango gara bidezidor egokiena aukeratuta. Hemen arreta mantendu behar da harri asko baitago zen dugu.

KULTURA
“Maikutz”. 
Maikutzeko putzuan bada kondaira bat bertan urrezko txanponak daudela dioena. Izenak hala erakutsi nahi izan du; Mari-kutxa. Mari jainkosaren izena eta kutxa baten arteko loturaren ideia, mendez-mende paranoiaz beteriko ideia bat piztea ere lortuko zuen. Altxor bat, urrezko txanponak,... gure mendietako sekretuak halakoak dira. Baina antza, ideia hau, inguruko izen bereko dolmenari ere egozten zaio. Hemen argiago ikusten da ideia hori non trikuharrian  pertsonaren baliozko gauzak gordetzen baitziren.  


TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi