ANDOAIN - OTIETA

9:31

Distantzia: 5 km (joan-etorria)
Desnibela: 25 m.
Bide mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Baxua. Udaletxeko eta bidegorriko sarbiderako aldapetan arreta jarri. Eskuzko gurpil-aulkian joanez gero bidea Otietatik hastea gomendatzen da.
Sarbidea: Eskuzko eta elektrikoak diren gurpil-aulkiak, Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: Linterna.

IBILBIDEA
0.0: Andoaingo udaletxearen alboan kokaturiko aldapatik abiatuko gara.
0.1: Behin Urigain kultura-etxea pasa (eskuinean kokaturiko eraikin garaikidea), bidegorria hartu eta eskuinera joango gara 600 metroz aurrerantz joaz.  
0.7: Biribilgunea igaro, etxebizitza bifamiliar gehienak pasa eta azken etxebizitzara iritsi baino lehen ezkerreko aldapa hartuko dugu bertako pista asfaltatutik jarraituaz.
1.3: Lehen tunela igaroko dugu hau bera argiztatua dagoela.
2.1: Auzokalte zubira iritsiko gara. Behin hau pasa eta bigarren tunelarekin topo egingo dugu.
2.5: Gure helmuga bertan da, Otieta.


KULTURA
Sorgin-zubi” edo Unanibia zubia. 
Hainbat ikerketek baieztatzen dutenez, zubi hau XIX. mendean karlistaden ostean eraikia izan zen. Hala ere, honen aurretik zaharrago bat bazela azpimarratu beharra dago non liberalen eraso posibleak saihestu nahian, karlistak hau suntsitzea agindu zuten. 

Zubi honen inguruan bada kondaira bat, sorgin talde batek, akelarreak egiteko helburuarekin gau bakar batean altxa omen zutela aipatzen duena.

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi