Desnibela: 210 m .
Bide mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Ertaina. Aldapa ugari daude.
Sarbidea: Soilik Joëlette eta norabide-barrarentzako irisgarria.
IBILBIDEA
0.00: Higerreko itsasargia baino lehen kokaturik dagoen campingeko aparkalekutik abiatuko gara. Segidan GR ibilbideari ekingo diogu.
0.06: 500 metrotara ezkerreko ibilbidea hartuko dugu pista jarraituaz.
0.35: Behin bidegurutzera iritsita ezkerretara joango gara eta handik 200 metrotara beste behin ere ezkerretara.
0.50: Bidegurutze berri baten aurrean gaudela aurrera jarraituko dugu birritan.
1.00: Berriz ere gurutzagune bat topatuko dugu lehenengoa eskuinera eta hurrengoa ezkerretara hartuaz. Gertu dagoen hurrengoan aurrera jarraitu eta berriro ere eskuin aldera joko dugu.
1.18: Guadalupeko gotorleku nahiz ermitara iritsi gara. Hemen gaudela, taberna igaro eta eskuin aldeko bideari ekingo diogu Justiz jatetxearen bidea hartzen dugula.
1.36: Justizetik pasa eta pista bukatu arte aurrera joango gara. Behin pista bukatuta, belardian barna sartuko gara pista argi bat jarraituaz eta lehen bidegurutzean eskuin aldeko bideari ekingo diogu.
1.42: Bidea bukatu egiten da baina gu aurrera joko dugu aldapa behera pista berri bat hartu nahian. Pista hau Talaia bidea izango da eta Higer itsasargiraino bideratuko gaitu kostalde guztitik.
3.30: Gure helmugara iritsiko gara

KULTURA
GUADALUPEKO GOTORLEKUA
Guadalupeko gotorlekua Jaizkibelgo mendian 1900. urtean eraiki zen
gotorlekua da, Hondarribian kokatua, Guadalupeko baselizatik hurbil. Oiartzungo Lubakiz Babesturiko Eremua delakoa
osatzen zuten hiru gotorlekuetan handiena da (beste biak Txoritokietako eta San Markosekoa dira), eta karlisten altxamenduei aurre egiteko eraiki
ziren. Artilleriako pieza handiekin hornitu zuten. Gotorlekuak hiru atal ditu, erdikoa, eskuinekoa eta ezkerrekoa izenez ezagunak direnak. Erdiko atalak
aurrealde bakarra du. Eskuinekoak eta ezkerrekoak hiru aurrealde eta bateria
estali gabe bat dute.
1934. urtean
kartzelatzat erabili zen, Arrasate eta inguruko matxinoak bertan preso
izan baitzituzten. Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Errepublikaren eskuetan izan
zen, eta Irungo guduan protagonismo garrantzitsua izan zuen,
bai errekete eta legionarioen kontra, bai Almirante Cervera eta España gerraontzien kontra.
Gaur egunean
Hondarribiko Udalarena da.