LEGATE (870 m.)

14:01


Distantzia: 6,26 km 
Desnibela: 229 m.
Mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Erraza.   
Irisgarritasuna: Norabide barra nahiz joëlettearentzat irisgarria.
Aintzat hartu beharrekoa: Parkinga topatzeko zailtasunak.

IBILBIDEA
0,000: Elizondotik Orabidera doan errepidearen gainaldeko aparkalekutik abiatzen gara une oro pista berdinari eutsita. Pixkana jaisten joango gara, baina behin pago zuhaiztia hasita igotzen joango gara. 
1,500: Nahiz bidegurutze nabarmena topatu, bide bera jarraituko dugu aurrerantz eginaz. 
1,900: Pagaditik atera eta pista bera jarraituko dugu (ezkerretik) nahiz eta beste behin jaitsiera txiki batekin topatu. 
2,500: Monumentu megalitikora iritsita (iruinharri bat da) eskubira joko dugu gurutze bideari jarraituz eta aldapa gogorrari eutsita.
3,000: Behin gurutzera iritsita eskubirantz jo eta benetazko tontorrera abiatuko gara.
3,130: Honatx, e<gailurra non bertan erpin geodesiko bat, orientazio mahai bat eta piolet bat topatuko dugun.

KULTURA
“Espoz y Minaren haserrea”. 
Guda Karlistak Lekarozi min handia egin zion eta historiako hutsune larri bat utzi zuen. 1835eko martxoan, karlista eta liberalen arteko tirabiretan, Espoz y Minak eztanda egiten du bertako herritarren kontra. 

Lekaroztarren erresistentzia oso nabarmena izan zen. Espoz y Minak zenbait pertsonen inguruan informazioa nahi zuen baina lekaroztarrak isilunearekin besterik ez zion erantzun. Honen aurrean, 30 bat gizon lekaroztar plazara bertaratu eta hauek fusilatzea erabaki zuen. Behin hauek fusilatuta, ia herri osoari su eman zion soilik hiru etxe eta San Bartolome eliza libratu zirelarik.

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi