BEDAIO - URREAGAKO HAITZA (TOLOSA)

0:12


Distantzia: 7,12 km 
Desnibela: 359 m.
Mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Ertaina.   
Irisgarritasuna: Norabide barra nahiz joëletteantzat irisgarria.
Kontuan izatekoa: Ibilbidearen bukaeran, hein batean, errepidetik ibili behar gara. Hau medio kontuz ibiltzea komeni da.


IBILBIDEA
0,000: Tolosako Bedaio auzoaren aparkalekutik abiatuko gara. Pilotalekuaren parean dagoen Balerdi aldera doan aldapari ekingo diogu une oro marra hori eta txuriei jarraituz. Behin harri txintxarrezko pista hartuta aldapa gogorrari eutsiko diogu. 
1,300: Une oro harri txintxarrezko pistari jarraituz ehundaka urte dituen pagadira sartzen joango gara.
2,000: Behin pagadia pasata, hesia igaro eta labainkorra den 200 metroko bide zidor estuari ekingo diogu. Bertan sasi ugari topa daitezke alboetan. Behin hau pasata, belar pista berri batetara iritsiko gara. Ezkerreko bidea hartuko dugu oraingoan.
2,700: Pista pasata Gurdilleko lepora iritsiko gara. Bertatik Balerdi mendia eta jarraian Aralar bera ikus daiteke, beste aldean Urreagako Haitza eta parez pare Nafarroara doan bailara. Puntu honetara iritsita, norabide barrarekin egonez gero, Urreagako haitzara igotzeko aukera dago (kasu horretan desnibelari 65 metro eta bidearen luzeerari 500 metro luzatu). 
3,000: 300 metro jeitsita, ezkerrera joko dugu PR-GI 112ko marra hori-txuriak jarraituaz. Hemen bidea teknifikatu egiten da Zarateko leporaino. 
4,600: Zarateko lepora iritsita, arte erakusketa natural bat izango dugu parez-pare. Hemen hesia pasa, eta hormigoizko bideari ekingo diogu hurrengo hesira arte. Behin hemen errepidea jarraituko dugu.  
5,900: Ugarte Bedaioko errepide nagusira irten eta bertatik kilometro pasatxo joango gara gure ibilgailura iritsi arte.
 

CULTURA
“Urrezko haitza”. 
Tontorrean badira zezen azaletan gorderik dauden urrezko txanponak. Hortik, antza, mendiaren izena. Hala ere hauek eskuratzeko gauez igo, eta egunsentiari itxaron behar zaio. esan ohi da, lehen argi izpiak finkatzen diren gunean, ardi batek bere hankarekin zehaztuko du hauek non diren. 

TRACK

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi