AITZBELTZ (319 m.)

14:35

 

Distantzia: 7 km
Desnibela: 307 m.
Mota: Joan-etorria toki beretik. 
Zailtasuna: Ertaina.  
Irisgarritasuna: Soilik Joëlette aulki eta norabide barrarentzat irisgarria.
Kontuan hartzeakoa: Distantzia eta desnibela arrunta izanik ere ibilbide exijentea. Neguan edo eurite garaien ostean ez gomendagarria. Orientazio ona izatea funtsezkoa da.

IBILBIDEA
0,00 km: "Txoperako" parkinetik autobiarantz abiatuko gara. Behin zubian hau zeharkatu, errepidearen beste aldera joan eta A-1-a azpitik pasa. Behin hau eginda aldapa gora hartu eta birritan eskuinerantz jo eta gero ezkerrerantz joko dugu hirugarren bidegurutzean.
0,70 km: Asfaltozko aldapa gogorra  
1,00 km: Bigarren mailako errepidea alboan utzi eta ezkerrerantz joango gara. Bide hau jarraian asfaltatu gabeko mendiko pista bihurtuko da. 
1,60 km: Etxe "txurira" iritsita, hau pasa eta segituan eskuin aldera joko dugu. Bide honetan kontuz ibiliko gara eroritako zuhaitzekin. 
2,00 km: Bidegurutze berri batera iritsiko gara. Bertan etxetxo hidrologiko zahar bat dago eta hemen egonda ezkerreko aldapa behera gogorra duen bidezidorra hartuko dugu. Aldapa motz honetan kontuz ibili putzu eta lurreko eta buru aldean kokatzen diren zuhaitz eroriekin. 
2,50 km: Ibilbidearen zati honetan orientazioa ezinbestekoa da non arriskutsua den betiko bidea hartu beharrean hau zeharkatzen duen bidea hartuko dugun eskuin aldera joaz. 
3,10 km: Baserri zahar baten hondakinak pasata eskuin aldean dagoen bidezidor ttikia hartuko dugu. 
3,51 km: Gure helburura iritsiko gara.

CULTURA
XIX. mendean izan zen mezuak azkar bidaltzeko modurik. Hortik telegrafo optikoaren helburua non ikusgarriak ziren seinaleak medio edozein mezu (garai horietan normalean mezu politiko-militarrak) distantzi handiak zeharka zitekeen denbora gutxian. Soilik aurreko dorreak adierazitakoa errepikatu behar zen eta honen esanahia deszifratu. Eta hala egin zen Aitzbeltzeko dorrean ere. Madriletik etorritako mezuak Donostiara iristen ziren “ziztu bizian”. Baina urteak teknika berriztatzaile eta azkarragoak ekarri ditu orduztik, eta hauen eraikinak erauntsiak edo zaharkituak geratu dira gehienetan. Hala gertatu zaio Aitzbeltzeko telegrafoari guztiz utzia geratu delarik. Urte gutxi izan zen martxan. Gero aldiz, hutsean utzi eta orain arte. Ordea, bada erromantizismo punttu bat andoaindarren artean non sakelakoa eta sarea digitalaren arbasoa balitz altxor ezkutu gisa gordetzen duten.

TRACK

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi