UZTURRE -Gurutzea- (662 m.)
13:54Mota: Joan etorria toki beretik.
Irisgarritasuna: Soilik Joëlette aulki eta norabide barrarentzat irisgarria.
Aintzat hartu beharrekoa: Nahiz gehiena asfaltatua izan kontuarekin ibili izotz garaietan. Aldapa gogorrak.
IBILBIDEA
0,00 km: Ibarrako Izaskun auzoko izen bereko jatetxetik gorantz abiatuko gara berezko errepidea jarratuz.
0,60 km: Bidegurutze honetan ezkerreko errepidetik jarraituko dugu hau bera inondik utzi gabe.
2,40 km: Behin pista bukatuta ezkerreko bide zidorrari jarraituko diogu.
2,72 km: Horratx gure helmuga.
KULTURA
Antza orain 150 urte baziren gaixotasunak sendatzeko baliogarriak ziren putzuak. 1868an hain zuzen, badirudi, uzturren kokaturiko sanatorioan hainbat gaixo zeuden. eta zetozen garaiak zirela eta, putzu hauetan bainatzea onuragarritzat ikusten zen. Putzu hauek urte askotan funtzionamenduan izan ziren, baina pixkana ahaztua izatera iritsi dira.
Dena den 2015ean, Tolosako udalak ingurua zaintzen hasi zirela, 1966ko planoak erabili eta tupustean putzu naturalak topatu zituzten. Ordea, bertaratzea ezinezkoa zen dena sasiz beteta baitzegoen. Hau kontuan izanik 2016an Amarozko Mendi Elkarteko espeleología sailak sarrera ireki eta urte bat beranduago, estatuko gazte talde baten auzolanari esker berreskuratzea lortu zuten.
TRACKA
0 Iritzi