IRIMO (901 m.)

15:42

irimo monte bilaketarekin bat datozen irudiakDistantzia: 10,76 km 

Desnibela: 542 m.
Bide mota: Joan eta etorri bide beretik.
Zailtasuna: Ertaina.   
Sarbidea: Soilik Joëlette eta norabide-barrarentzako irisgarria.  
Kontuan hartzekoa: Lehen bi kilometroak errepidetik doanez kontu handiz eta bide bazterretik joatea komeni da.

IBILBIDEA
0.00: Urretxuko Lourdeseko amaren elizatik abiatuko gara. Hemen Santa Barbarako errepideari ekingo diogu.
0.36: 2 kilometro eginda Santa Barbarara iritsiko gara.  Hemen gaudela aterpetxearen atzealdera doan errepidea jarraitu eta berehala eskuin aldean dagoen pista hartuko dugu. Hemendik aurrera pista hau bera jarraituko dugu une oro.

1.48: Irimoko tontorra bertan da. Dena den, panoramika ikusteko pista berdina jarraituz aurrean dagoen gurutzerantz abiatuko gara.
1.54: Honatx gure helmuga.

KULTURA
J.M. Iparragirre
Urretxuko (Gipuzkoa) antzinako kale nagusiko Altzola etxean jaio zen, 1820. urtean. Aita gozoki denda baten jabea zen. Zerainen maisu ziharduen osaba batekin egin zituen lehen ikasketak. Hamaika urterekin Gasteiza bidali zuten gurasoek ikastera, baina laster itzuli zen. Hamahiru urte zituela gurasoak Madrila aldatu ziren, baina berehala, 1833. urtean, Lehen Karlistaldia piztu zen, eta gurasoei ezer esan gabe osabaren etxera joan zen.

1834. urtean karlisten gudari talde batean sartu zen, Gipuzkoako lehen batailoian, 1839 arte. Lehen Karlistaldia amaituta, atzerrira joan zen, beste karlista asko bezalaxe. Frantzian jauntxo baten babesa izan zuen, eta Caroline Duprez abeslariarekin jardun zuen musika eta kantua ikasten, horretarako zituen berezko dohainak jorratzen. 1848an, frantziar agintariek erbesteratu egin zuten, 1848ko iraultzen giro nahasian jendaurrean Marseillesa abestu zuela eta.

Frantzia, Italia, Suitza eta Alemanian barrena ibili ondoren, Londresen azaldu zen 1851n, abeslari. Mazarredo jeneralak abesten entzun zion, eta zigorrik gabe sorterrira itzultzea proposatu. Bilbora iritsi eta Madrila joan zen. Hantxe abestu zuen lehen aldiz, 1853. urtean, Café de San Luis kafetegian, Juan Maria Altuna piano-jotzailea lagun, bezperan konposaturiko Gernikako Arbola.

Euskal Herrira itzulita, 1855ean preso sartu zuten Tolosan, bere abestiek herriarengan pizten zuten sentimendu biziagatik. Euskal Herritik erbesteratu eta Espainian zehar ibili zen. Euskal Herrira itzuli eta Angela Kerexeta neska gaztea ezagutu zuen. Argentinara alde egitea eta han berarekin ezkontzea proposatu zion Iparragirrek.

Hartara, 1858ko abuztuaren 29an, Baionatik itsasontziz abiatu ziren Argentinara. Han ezkonduko ziren 1859ko otsailaren 26an, Iparragirrek 36 urte eta Angela Kerexetak 17 urte zituztela. Argentinan eta Uruguain artzain ibili zen 19 urtez, Euskal Herria beti gogoan. Azkenik, hango adiskide batzuek egindako diru ekarpenei eta haren omenez antolatutako kontzertu bati esker, Euskal Herrira itzuli ahal izan zen 1877. urtean.


Sorterrian berriro, eskean ibili arren, inoren laguntzarik gabe herriz herri kantatzen atera zuen bizimodua. Itsasoko (Gipuzkoa) baserri batean aurkitu zuen aterpe, harik eta 1881. urtean euripean lo egin ondoren pneumoniaz hil zen arte. Angelarekin zortzi seme-alaba izan zituen: Benigno, Frantziska, Angela, Luzia, Juan, Felisa eta Dominga.

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi