MANDA ERREKA (DONOSTIA)

14:21

Distantzia: 2,3 km 
Desnibela: 30 m.
Bide mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Baxua. Aldapa xume ugari daude. Eskuzko gurpil-aulkian joanez gero laguntza beharko da behin pasarela pasata.
Sarbidea: Eskuzko eta elektrikoak diren gurpil-aulkiak, Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: ----

IBILBIDEA
0.00: Aieteko Pakea plazatik abiatuta Juan A. Barriola Ibilbidera joango gara. Jarraian "anfiteatro"ra doan bidea hartuko dugu beheraino jeitsiaz.
0.06: Behin beheran Miramongo pasarela deritzona igaroko dugu. Honen ostean berriz, aldapari ekingo diogu.
0.10: Errepidea topatzean eskuin aldera jo eta 100 metroz espaloitik igaro eta gero beste behin ere zuhaiztian sartuko gara.
0.25: Gora behera xumeak dituen bidea eginik, Miramongo pasarelara iritsiko gara. Hemen hasierako bideari ekingo diogu baina aurkako noranzkoan
0.35: Gure helmugara iritsi gara.



KULTURA
BASQUE CULLINARY CENTER (BCC)
Basque Culinary Center munduan aitzindaria den erakunde akademiko bat da. Euskadiko chef onenetako zazpik sortu dute, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Gainera, munduko itzal handiko hamaika chefek parte hartzen dute bertan.

Basque Culinary Centerren helburu nagusiak goi-mailako prestakuntza ematea, ikertzea, eta gastronomia eta elikadura berritzea eta sustatzea dira.

2011ko irailean sortu zenetik, arlo honetako nazioarteko erreferentzia izateko egin dute lan, bai eta, Gastronomia Zientzien Fakultatearen eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren bitartez, gastronomia garapen sozioekonomikoaren eragile gisa sustatzeko ere. 

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi