GOMIZTEGI - ARANTZAZU (OÑATI)

2:12

Distantzia: 3,8 km (Joan-etorria)
Desnibela: 78 m.
Bide mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Ertaina. Nahiz eta ibilbide laburra izan hainbat aldapa topatuko ditugu.
Sarbidea: Eskuzko eta elektrikoak diren gurpil-aulkiak, Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: Gomiztegi baserritik egitea gomendatzen da. Hala ere Arantzazutik ere egin daiteke bidea.

IBILBIDEA
0.00: Ibilbidea Gomiztegiko baserrian du hasiera. Bertatik abiatu eta une oro bide egokitua jarraituko dugu basoan barna sartzen garelarik.
0.32: Ibilbidea jarraituta inongo galbiderik gabe Arantzazura iritsiko gara.

Norabide-barra erabiltzen dutenentzat denbora 25 minutuetara murrizten da

KULTURA

GOMIZTEGI BASERRIA
1950. urtean, Arantzazuko Frantziskotarrek Gomiztegi erosi zuten, Santutegitik 3 kilometrotara dagoen baserria, Aizkorri Parke Naturalean kokatua. Hasieran ganadu buru gutxi izan arren, ondoren, lur sail zati garrantzitsuak erabili dira ardientzat.
Duela 26 bat urte, ardiak jarri ziren baserrian eta artisau gaztandegi bikain bat egokitu zen. Ingurumenari dagozkion legediak errespetatuz eta artaldea ardurarekin kudeatuz, EAEko latxa artalde onenaren saria ere jaso izan du hainbat aldiz.
Emaitza bezala, 1997. urtean eta Eusko Jaurlaritzaren babesean, Artzain Eskola sortu zen. Urtero, eta ITSASMENDIKOI-ren eskaintza formatiboaren barruan artzain berriak formatu eta trebatzeko Artzain Eskola ikastaroa antolatzen du, baita artzain profesionalentzako ikastaroak ere. ITSASMENDIKOI (IMK) da Euskal Autonomia Erkidegoko landa eta itsasertzeko eremuen prestakuntza, sustapen eta garapen integraleko zentroa.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi