SEGURA - ZEGAMA
13:48
Desnibela: 85 m .
Bide mota: Joan-etorria toki beretik.
Zailtasuna: Ertaina. Aldapa ugari daude. Eskuzko gurpil-aulkian joatea ez da gomendatzen.
Sarbidea: Eskuzko nahiz elektrikoak diren gurpil-aulkiak, Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
IBILBIDEA
0.00: Aizkoetako poligono industrialetik Segura aldera doan bidegorria hartzen dugu.
0.05: 400 bat metrora errepidea zeharkatuko dugu une oro bidegorria galdu gabe.
0.24: Behin Segura herria inguratuta, eta bidegorritik jarraituta, errepide txiki bat zeharkatu eta biribilgune baten alboko errepidea ere zeharkatu beharko dugu. Azken hau kontu handiarekin egin beharko da nahiko erabilitzen baita. Hemendik aurrera, goranzko aldapa da Kortaberriraino.
0.43: Kortaberriko biribilgunera iritxita errepidea igarotzen dugu eta kilometro batez aldapa xumeak topatuko ditugu.
0,48: Azken txanpako aldapa geratzen zaigu eta gure helmugara iritsiko gara (errepidea). Zegama 2 kilometrotara geratzen zaigu baina bidegorria bertan eteten da.

KULTURA
EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA
Dantza askea herrietako
erromerietatik dator. Erromeria horietan jendeak ondo pasatzeko dantza egiten
zuen eta bikoteek euren trebetasuna eta abilezia erakusten zuten. Txapelketetan
ordea, erromerietan ez bezala, teknika handiz dantzatzen da. Garaiak aldatu
dira dantzarien teknikarekin batera. Lehen espazio txikiagoan egiten zen
dantza, pausoak eta mugimenduak txikiagoak eta laburragoak ziren baina agian
dantza airosoagoa eta biziagoa zen. Gaur dantza egiteko teknika zehatzagoa da,
hankei eta besoei dagokienez batik bat, ondorioz, alderdi espresiboak
baztertuak geldituz, esaterako, keinuak, xirriak, kriskitinak, ...
Txapelketa
honen benetako protagonistak dantzariak dira, gehienak gipuzkoarrak izaten dira
gainera. Horren arrazoia, lehiaketa mota hau Gipuzkoan sustraitua dagoelako da
eta lehiaketa gehienak bertan ospatzen dira, 40 bat urtean.
1977. urtean, Seguran ospatu zen lehen aldiz Euskal Herriko Dantza Askatuko edo
Solteko Txapelketa. Orduan Alkate Guillermo Areizaga zen. 1981ean Segurako
Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari betirako Seguran ospa zedin eskaria
luzatu zion ondorioz hala izanik.
Horrelako
ekitaldi bati hasera ematea zaila izango bazen ere, ondorengo urte guzti
hauetan maila bikainean irautea eta mantentzea zer esanik ez. Horrela
bada, bene-benetan eskertzekoa da, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak,
Euskal Telebistak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxak,
Eroski Bidaiak agentziak, dantzariek eta lehiaketaren inguruan lana egiten
duten guztien ekarpena.
Udalak, txapelketak 25. urteurrena egin zuenean, “Euskal Herriko Dantza
Txapelketa 1977-2001” izenburupean liburuxka bat kaleratu zuen.
Udalaren
Sari Nagusia NESTOR BASTERRETXEAren eskultura lanak irudikatzen du. Sari hau,
lehenengo sailkatutako bikoteak ordezkatzen duen Udaletxean gordetzen da
hurrengo txapelketa egin arte. Bikote irabazleak ordezkatzen duen Udala
sariaren jabe egingo da baldin eta bikote horrek hiru aldiz segidan edo bost
urtez txandaka txapelketa hau irabazten badu. Ez dira asko ohore hori izan duten
bikoteak:
- 1981-82-83: Joxe Joan Ugalde eta Lurdes Esnaola (Lezo)
- 1989-90-91: Antton Mendizabal eta Amaia Illarreta (Donostia)
- 1992-93-94: Edu Murumendiaraz eta Amaia Agirre (Bergara)
- 1998-99-2000: Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epelde (Azkoitia)
- 2002-03-04: Parrondo Anai Arrebak (Hernani)
- 2005-06-07: Azpitarte Anai Arrebak (Azkoitia)
0 Iritzi