Gorbeia (1482 m.)

13:31

Distantzia:
 18,3 km (joan-etorria)
Desnibela: 796 m.
Mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Altua.    
Irisgarritasuna: Joëlette nahiz norabide barrarentzat irisgarria soilik.
Kontuan hartzeko: Nahiz bide zabaletatik joan, distantzia handia nahiz alde teknikoak medio esperientzia tekniko sakona eskatzen du


IBILBIDEA
0.0 km: Zarateko labaderotik ezkerretara abiatuko gara. Berehala hesia pasa, eta aldapan gora doan bideari ekingo diogu. Aldapa honek, tarteka aldapa gogorrak ditu.  
1.1 km: Lautada txiki bat hasita, kartel bat ikusi ahal izango dugu. Une oro bide zabalenetik mantenduko gara.  
2.1 km: Aldapa behera egin eta gero, seinale berria topatuko dugu. Zarate bidea edo Gorbea jartzen duen bidea hartuko dugu aldapa gogor bati eutsita.

3.6 km: Muruako bidegurutzearekin bat egiten dugu. Gorbeiako bideari jarraitu.
6.1 km: Seinale berri bat aurkituko dugu. Bide bereari ekingo diogu. Bertatik aurrera galtzoririk ez da tontorra une oro ikusten arituko gara eta. Dena den aldapa gogorrak tarteka izango ditugu.  
7.1 km: Pagazuri gailenduko dugu eurrera eginez.
8.0 km: Azken txanpari ekingo diogu kontu handiarekin, hau 500 metroz gogorra izateaz gain teknikoa baita.
8.9 km: Tontorrera iritsi gara.


KULTURA
Pobreen artean zegoen ateo eta langile mugimendua lasaitu nahiean Leon XIII. Aita santuak mendi garrantzitsuetan gurutzeak altxatzea erabaki zuen Modu horretara gure lurretan talde ezberdinak sorteen hasi ziren Gorbeako gurutzea bezalako proiektuak aurrera eraman ahal izateko.
 
Hala, bada, herritarren eta erakunde publikoen artean dirua biltzeko batzorde bat eratu zuen Zeanuriko abade Juan Bartolome Altzibarrek; Zigoitiko artzipreste Jose Maria Urratxa buru zela, batzordeak Casto Zabala arkitektoari agindu zion lana. Zabalak lau egitasmo egin zituen. Aurrekontua 50.000 pezeta zen, eta 13.000 kilo burdina erabiliz gurutzea Lutxana (Barakaldo) auzoan egin zuten, Serapio Goikoetxearen lantegian, udalerri hartako alkate zela. Handik trenez Izarraraino garraiatu zuten, eta hortik gurdietan Zarateko bizilagunek igo zuten tontorreraino, 14 orduko bidaldia eginda.
 
Lehen gurutze hura 1901eko azaroaren 12an bedeinkatu zuten, artean gurutzea erabat amaitu gabe zegoela. 33,33 metro luze zen (Kristok gurutziltzatu zutenean 33 urte baitzituen kristau sinesmenaren arabera), eta eraiki zutenetik hilabete zehatz batera erori zen, 1901eko abenduaren 12an, lurpean behar bezain oinarri sendorik ez zuelako.
 
Bigarren gurutzea eraikitzeari ekin zioten berehala, eta 1903ko urriaren lehenean bedeinkatu zuten bigarren gurutze hori. Estreinako gurutzea baino 8 metro laburragoa zen, 25 metro luze baitzen. Hogeita zortzi hilabetez zutik iraun eta gero, 1906ko otsailaren 12an erori zen
 
Bigarren gurutzea ere haizeteak lurreratu zuen, eta gaur egungoa hirugarrena da, Lutxanako toki berean egina eta 1907ko udaberrian Gorbeiako tontorrean ezarria. Erromatar Eliza Katolikoak hain menpean zuen gizarte hartan, eguraldiaren erasoek gurutzea behin eta berriz eraistea katolikoen Jainkoaren ahultasuntzat har zitekeenez, ospakizunik egin gabe eta albiste handirik argitaratu gabe jarri zuten hirugarrena.
 
Aurreko gurutzeek izandako bukaera ikusirik, hirugarren proiektuan hala egitura nola altuera arindu zituzten.Gurutzeak 17 metro baino gehixeago du (jatorrizko gurutzearen erdia ia). 1931n orientazio mahaia ipini zuen inguru hartan Gasteizko mendi talde batek, eta 1963an Begoñako Andre Mariaren irudia gehitu zuen Baskonia mendi taldeak. Berriztapenen batzuk ere egin dira azken hamarkadotan.

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi