PARTEKATUTAKO MENDI ESPERIENTZIAK
BERRIAK

Zizurkil-Asteasu

Distantzia: 7,0 km
Desnibela: 41 m.
Bide mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Baxua. Hainbat aldapa motz baina maldatsu daude. Eskuzko gurpil-aulkian joanez gero laguntza beharko da.
Sarbidea: Eskuzko eta elektrikoak diren gurpil-aulkiak, Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: ----

IBILBIDEA
0.00: Zizurkilgo futbol zelaitik abiatuta atzealdean dagoen bidegorria hartuko dugu. Behin bertan gaudela, hau bera 3,5 kilometroz jarraitu. 
0.05: Lehen aldapak maldatsuak hasten dira. Hala ere ia bide gehiena nahiko laua da.
0.25: Industrigunera iritsita zuzen jarraitu bidegorria galdu gabe.
0:45: Iritsi gara helmugara


KULTURA
Bernardo Atxagak Obabaz idazten zuenean, Asteasu bezalako herri batetan islatzen zuen testuingurua.

Obaba, orain, mapan argi eta ondo kokatua, Euskal landa-paradisu gorentzat hartzen da. Edertasun paregabea eta urteen poderioz berdin jarraitzen duen herria dugu. Pompeiako marrazkietan irudikaturiko haur jolasak mantentzen dituen herria, bere bihotzean, “basoan, iraganeko jendea topatzea posible den” herria.

Leku paradisiako honetan, aldiz, barne-borroka lazgarriak sorturiko giza sufrimenduaren aztarna nabari da eta bertan komunitatearekiko integrazioa edota bazterketa ederki ikus daitezke. Marginalitatea eta bazterketaren inguruko ideia finko bat da –askotan desitxuraketa físiko nahiz mentalarekin lotuak-, eta hau ankerkeri eta sufrimenduekin erlazionatua dago.