AZPEITIA - LASAO

1:30

Distantzia: 9,6 km (Joan-etorria)
Desnibela: 20 m.
Bide mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Baxua. Lasaoko industrigunearen ostean 20 metro desnibela duen zailtasun gutxiko aldapa bat dago.
Sarbidea: Eskuzko eta elektrikoak diren gurpil-aulkiak, Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: Lasaoko industrigunea ez dago seinaleztatua eta errepidetik joan beharra dago. Hau bera igarotzeko Urola ibaiaren albotik joatea gomendatzen da.

IBILBIDEA
0.00: Azpeitiko Tanatoriotik abiatuko gara bertan bidegorria hartzen dugularik. Hemen, eskuin aldera jo eta bidegorria jarraituko dugu une oro Urola ibaiaren albotik joanaz.
0.30: Azpeitiako ur araztegitik igaroko gara.
0.45: Lasaoko industrigunera iristen garela bidegorria eta seinalizazioak amaitu egiten dira. Hemen espaloia hartuko dugu une batez eta gero errepidetik zuzen jarraituko dugu beti ibaiari jarraituaz.
0.55: Behin industrigune guztia ertzetik inguratuaz, bidegorri berri bat topatuko dugu hau bera ere seinalizatua dagoela. Hemen 20 metroko desnibela duen aldapa xumea topatuko dugu.
1:05: Aurreko aldapa jeitsiaz Lasaoko auzora iritsiko gara bidegorria Donemiliagako Markesen errotan bukatzen delarik.


KULTURA
Kondairak dioenez, 1760. urtean konturatu ziren Zestoako uren balio terapeutikoaz. Donemiliagako markesa Zestoa inguratzen duten zelaietan zebilela, hazteriak jotako bere txakurrek ur beroz betetako putzu batzuetan bainatu eta berehala sendatu omen ziren. Uren dohai hartaz jabetuta, erabilera publikorako izendatu zituzten eta honela sortu zen Zestoako Bainuetxea, 1804an. Ordurako, markesak Lasaoko jauregian bizi zen alboan ermita zuela. 

TRACKA
AZPEITIA-LASAO

LAGUNTZAILEAK
IÑAKI SAENZ eta JOXE SAEZ


elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi