GAZUME (1002 m.)

14:10

Distantzia: 12,24 km
Desnibela: 575 m.
Mota: Joan-etorria bide beretik. 
Zailtasuna: Ertaina  
Irisgarritasuna: Joëlette eta norabide barrarentzako egokitua.  
Kontuan hartzekoa: Ibilbide hau egiteko aurretik euria ez egitea eta teknikoki nahiz fisikoki entrenatuta egotea beharrezkoa da.


IBILBIDEA
0,00 km: Tolosa-Errezil errepideko autobus geltokitik abiatuta, aldapa gogorra duen porlanezko pista hartuko dugu. Une oro pista beretik joango gara. 
3,10 km: Zelatunera iritsita, Antonioren bordaren parean dagoen pistari eutsiko diogu gorantz joaz.
3,40 km: Pista amaitu eta harriz beteriko bidezidor teknikoari ekingo diogu. Hemen, 1,5 kilometro egingo ditugu. 
4,90 km: Eskuin aldera joko dugu gure helmugarantz joaz bidea une oro jarraituz.
5,80 km: Harriz beteriko azken aldapa teknikoari ekingo diogu.
6,12 km: Honatx gure gailurra. 

KULTURA
Bada kondaira bat non Gazume eta Hernio magalean erromatarren eta bertakoen harteko liskar odoltsua kontatzen duena. Antza, erromatarrak gure lurrak bereganatu nahiean mendialdera jo zuten. Baina ingurukoak hau ikusita eta gutxiago zirela jakinik bi mendi hauen harkaitzetara igo eta nola edo hala balentriaz borrokan jardun ziren. Batzuen esanetan, bertakoak aurre egin ezinean bere buruaz beste egin zutela diote. Beste batzuek aldiz, garaile gertatu zirela aipatzen dute erromatarrak atzera egin zutelarik. Egia bada ez dagoela ezer idatzita baina datu aipagarri gisa, bada bertatik aurrera erromatarren inguruko ezer gutxi topatu izan dela. Orain, norberak egin ditzala norbere ondorioak.

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi