PAGOETA (676 m.)

7:17


MENDITALDE, Urtarrila 2018: Pagoeta - hika ateneo

Distantzia: 8,0 km (joan-etorria)
Desnibela: 314 m.
Bide mota: Joan etorria ia toki beretik.
Zailtasuna: Erraza.   
Sarbidea: Soilik joëlette eta norabide-barrarentzako irisgarria.  
Kontuan hartzekoa: Euria eginez gero azken txanpan lokatz ugari.


IBILBIDEA
0,0: Zarauzko Urdaneta auzoko hilerritik marka hori eta txuriakdituen asfaltozko pista jarraitu.
0,6: Lehen bidegurutze honetan eskuin aldeko bidea hartu.
1,1: Saberri baserrira iritsita asfaltoa bukatu eta eskuin aldeko bidexka hartuko dugu marra hori eta txuriak beti alboan ditugula.
1,5: Bidegurutze berri bat dugu. Hesia saihestearren azpiko (eskuineko) bideari eutsiko diogu. Ordea jakin bi bideak aurrerago topo egiten dutela. 
2,0: Asfaltozko pista berri batetara iritsiko gara. Hemen asfaltoa pixka batean jarraituko dugu. Argindarreko zutabe handira iritsita, eskuinera jo, langa zeharkatu eta bidezidorra jarraituko dugu.
3,6: Pagoetako gurutzea bertan da.
3,9: Panoramika zabaldu nahi badugu, gertu bada erpin geodesikoa duen Urruztume tontorra. 

KULTURA
“Haginaren misterioa”. 
Pagoetak baditu altxor ugari. Aldiz, bada hain ezaguna ez den ezaugarri misteriotsu bat, hagina bera. Antza, erromatar garaian, bardulia eta inguruko herritarrek haziak eta hostoak xehetuz bere pozoinaz baliatzen zirela, idatzita ageri omen da nonbait. Joseba Aurkenerenak* berak azaltzen duenez, armak hazi hauekin igurtzi egiten zituzten edota behin preso hartuta, eta inoren menpe bizitzen ez zirela erakutsi nahian, buruaz beste egiteko ere aski ezaguna zen. Hori erromatar ahobero baten hitzak izan zitekeen. Ordea, misterioa horretan dagoenez... haratago joatea pentsatu dugu. Bibliografía zabalean ikertuz gero haginak taxina deritzon sustantzia toxiko bat duela jakingo genuke; bere hazietan hain zuzen. Alde toxiko honek botagura eta logurea sortzen dute koma egoerara eraman arte. Behin odol presioa eta pultsoa jaitsita, arnasa gelditu eta heriotza ekar dezake. Ordea, zuhaitza beti izan da sakratutzat hartua. Badirudi, zeltiar garaietatik, eternitatearen sinboloa izan da, bere bizi-iraupena oso luzea baita eta hortik bertan bilkurak egitearen zergatia.

*(1999): Euskal Sinesmen Zaharrak. Gero Argitaletxea; Bilbo. 48. orr.

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi