AMERIALDE (BERASTEGI)

14:23

Distantzia: 5,9 km
Desnibela: 175 m.
Bide mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Baxua.
Sarbidea: Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: Euria eginez gero labainkorra.

IBILBIDEA
0,0 km: Berastegiko elizatik abiatuta eskuin aldeko errepidea hartuko dugu, 300 metro igarota ezkerrera joaz.
1,1 km: Errepidea bertan bukatzen da eta harriz eta lokatzezko pistari ekingo diogu.
1,5 km: Bidegurutze bat topatuko dugu non hemen ezkerreko bidea hartuko dugun.
2,1 km: Hemendik aurrera lau hesi pasako ditugu baina denak ondo egokituta daude. Honetan berriz, norbaiten laguntza beharrezkoa da.
3,4 km: Bidegurutze honetan eskuin aldera jo dezakegu ibilbidea murrizteko. Ibilbidea ordea, luzatzea proposatzen dugu gainalde berri batera hurbilduaz. Horretara iristeko 400 metroko luzera duen aldapa gogor bati egin behar zaio aurre. Hortik aurrera aldapa behera.
4,9 km: Pista utzi eta errepideari helduko diogu berriz ere.
5,9 km: Baserri ezberdinetatik pasata eta aldapa guztia jaitsita, honatx helmuga


KULTURA
Jaietako pregoi zaratatsu eta ezagunean, garai batean eskola-umeak herriko soroetan ibiltzen ziren eta etengabe jagole egoten ziren txorimaloak batzen zituzten. Behin txorimaloak edo txoriak izutzeko mozorroak batuta udako solstizio gaueko suan erretzen ziren. 

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi