ALDURA (544m.)

13:08

aldura bilaketarekin bat datozen irudiak
Distantzia: 4,8 km (joan-etorria)
Desnibela: 186 m.
Bide mota: Joan-etorria toki beretik
Zailtasuna: Erraza. Azken txanpa ezik beste guztia pista da. 
Sarbidea: Soilik Joëlette eta norabide-barrarentzako irisgarria.  
Kontuan hartzekoa: Euria eginez gero irristakorra.


IBILBIDEA
0.0 km: Listorretatik gertu dagoen Susperregi jatetxetik abiatuta, aparkalekuaren aurrean doan pista hartuko dugu eta hau bera une oro jarraitu.
1.1 km: kilometro bat igarota bidegurutze batera iritsiko gara. Hemen ezkerreko pista hartuko dugu. 1.7 km: Behin pistari jarraituta seinalea duen bidegurutze batera iritsiko gara. Hemen ezkerreko bide zabala hartuko dugu, zuhaiztia utzi arte jarraituko dugu. Kasu honetan kontu handiarekin izan bai hasiera nahiz bukaerako aldapa gogorrekin.
2.2 km: Zuhaiztia pasata, ezkerretara tontorra dugu. Bertara iristeko aurrera jarraitu eta lehen bihurgunean ezkerretara joko dugu.
2.4 km: Honatx helmuga

KULTURA
Landarbasoko leizeak. 
Duela 24.000 urte, glaziazioaren fase hotz batean, gizatalde bat Gipuzkoako ipar-mendebaldean zebilen. Ehiztari hauek haitzulo batzuk ikusi zituzten gaur egun Landarbaso izeneko muino batean. Haitzuloak zabalak eta lehorrak ziren, hego-mendebaldera orientatuak. Azpian erreka bat zuten eta muinoa harrapakinak ikusteko puntu ona zen. Horrela, bertan geratzea erabaki zuten. Indusketetan aurkitu diren silexezko tresna moten arabera, Aitzbitarte III izeneko baitzulora iritsi zen lehen talde hau Perigordiense kulturakoa zen. Bere mantenu nagusia bisontea zen oreinarekin batera eta talde honek bisontearen hondakina aprobetxatzen zituen. Ugaztunak eta hegaztiak ehizatzeaz gain, landare-elikagai mota ororen bilketan ziharduen, gerakinak kontserbatu ez badira ere.Talde Perigordiense hauen ondoren beste batzuk etorri ziren, goiko haitzuloan (Aitzbitarte IV) kokatu zirenak. Solutrense kulturakoak ziren (duela 18.000 urtekoa) eta oreinak, sarrioak, bisonteak, zaldiak eta Pirinioetako ahuntzak ehizatzen zituzten. 2.000 urte geroago, duela 10.000 urterarte, Aitzbitarte IV Magdalenienseko taldeek okupatu zuten. Hauek beren aurrekoek ehizatu zituzten animalia berberak ehizatzen jarraitu zuten baina tresnak desberdinak ziren, hezurrez egindakoak bereziki. Arpoiak, orratzak eta azagaiak ugariak ziren, kasu askotan ebakidura desberdinekin dekoratzen zituztenak. Orein baten burua grabaturik duen hareharrizko harribil bat ere utzi digute. 

Ez dira 10.000 urte Ipar hemisferioko izotz-tapakia urtzen hasi zela eta Holozenoari eman zitzaiola hasiera, gaur egungo aldiari. Tenperaturek gora egin zuten, bai eta prezipitazioek ere, azken glaziazio handiaren amaiera heldu zen.

Itsas mailak gora egin zuen eta antzinako kostaldea erosionatu zuen, gaur egun ezagutzen duguna definitu arte. Itsas mailak gora egitean ibai haranak ureztatu ziren estuarioak sortuz, hala nola Pasaiakoa. Honela gauzatu zen gaur egun ezagutzen dugun erliebea.

Itsasoa hurbil zutenez, Magdalenienseko garai honetan Aitzbitarten bizi zirenek moluskuak jaso eta jan ahal izan zituzten. Batez ere Aziliense kulturako euren ondorengoek, hauek orein eta sarrioak ehizatzeaz gain, muskuilu, lapa eta ostrak bildu ahal izan zituzten eta. Aziliense garaian bizi zirenek Aitzbitarteko haitzuloak utzi zituzten, bertan gizakia 20.000 urte inguru izan ondoren. 

Klimaren hobekuntza zela eta, gizakiak ez zeuden ordura arte babes bakarra izan zuten haitzuloen menpe eta glaziazioaren ondoren erabat aldaturik zegoen ingurunea ikertzea irten zien.

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi