ONDDOLAR (435 m.)

13:46


Distantzia: 8,0 km (joan-etorria)
Desnibela: 250 m.
Bide mota: Joan etorria toki beretik.
Zailtasuna: Ertaina. 2 kilometro pasata harri txintxarrezko aldapa. Bestetik Onddolarretik jaistean 600 bat metroko gune oso teknikoa eta aldapatsua. Beste guztia harri handi nahiz txikiko pista zabala da.  
Sarbidea: Soilik Joëlette eta norabide-barrarentzako irisgarria.  
Kontuan hartzekoa: Onddolarreko kanaletako bidegurutzetik tontorreraino autobiako kotxeen joan-etorriak entzuten dira. Azken 200 metroak soilik Joëlette eta norabide teknikak oso ondo menderatuta dutenentzat.


IBILBIDEA
0,0: Andoaingo Goiburu auzoan kokaturiko Txertota jatetxearen aparkalekutik abiatu eta hau zeharkatu eta gero jarraitzen duen pista hartuko dugu.
0,3: Segituan bidegurutze txiki baten aurrean ezkerrera joko dugu.
0,8: Gainaldera iritsita ezkerrera berriz joko dugu pista estutu egiten delarik
1,0: Beste behin bidegurutze baten aurrean gaude eta oraingoan ere ezkerreko bide zabala hartuko dugu beti gora joaz. Pista hau ez dugu utziko nahiz eta aurrerago kanaletako nahiz Billabonako bidea izan.
2,6: Onddobeara iritsita bihurgune berrian ezkerrera joko dugu ur depositoa ezkerretik igaroaz.
3,7: Pista jarraituta Onddolarrera iritsiko gara. Hau nahiko agerian dagoenez galbiderik ez da.
3,8: Tontorraren atzealdetik pista jarraitzen dugu apur batean. Jaisten ari garela ate txiki bat topatuko dugu eta bertatik pasako gara aldapa esanguratsua eta estua jaitsiaz. Hau igarotzeko Joëlettea edo norabide barraren teknikak ondo menderatzea gomendatzen da.
4,0: 200 bat metrotara harri handi batetara iritsiko gara Leitzaran bailararen panoramika agerian utziaz. Hona iritsita buelta toki beretik egingo dugu.

KULTURA
“Mila Eskailerak”. 
Ez da andoaindarrik mila eskaieleretan ibili ez dena. Onddolar mendiaren azpian dagoen Iberdrolako zentrala eta tuberia kargatzeko depositoa konektatzen dituen eskailerak ditugu hauek hain zuzen.  

Tipi tapa goranzko bidean 200 bat metroko desnibela zeharkatzen dute, eskailera bakoitza bere xarma duela, guztiak nahiko irregularrak eta bereziak baitira. Gainera ezin mila eskailera daudenik, baina hau jakin nahi bada entretenimendu ederrarekin utziko zaituztegu; hauek zenbatzea alegia.

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi