AKOLA (366 m.)
14:19
Distantzia: 4,6 km
(Joan-etorria)
Desnibela: 190 m .
Bide
mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Ertaina.
Akolako gainean harri ugari.
Sarbidea: Soilik Joëlette eta norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: ---
IBILBIDEA
0.000. Larregaineko sagardotegitik abiatuta
marra horiak eta txuriak dituen eskuineko pista hartuko dugu.
1.000. Kilometro batera kokatua
dagoen bidegurutzean eskuin aldera dagoen bideari ekingo diogu pista utziaz eta
marrak jarraituaz
1.400. Gutxira dagoen
bidegurutzean ezkerrera joko dugu basoan barneratzen garelarik
2.000. Sagatxetako lepora iritsi
gara. Bertan bista ederrak eta hainbat herrespil topa genitzake. Eskuin aldera
joango gara, oraingoan aldapa gora beste behin ere.
2.350. Akolara iritsi gara jada.
KULTURA
Gure arbasoak bizirik daude;
bizirik airean, bizirik naturan. Harrespilak
hala erakusten digute. Gu hutsa besterik ez gara baina nahiz hutsean geratu,
garenaz harro gaudela sentitu behar dugu. Horra Oteizaren arbasoen inguruko
pentsaera. Eta horixe da harrespila; zutarriekin zirkulu edo elipse bat osatuz
eraikitzen den monumentu megalitiko bat izateaz gain gutaz harro egoteko garai
bateko agurra.
Aldiz,
Oria mugarri dugu. Ez da besterik haratago. Zergatik ote?
TRACKA
0 Iritzi