AMETZAGAÑA (DONOSTIA)
14:56
Desnibela: 50 m .
Bide mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Baxua. Aldapa xume ugari daude. Eskuzko gurpil-aulkian joanez gero laguntza beharko da.
Sarbidea: Eskuzko eta elektrikoak diren gurpil-aulkiak, Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: 400 metroz errepidetik joan behar da. Hala ere kotxe gutxi igarotzen dira bertatik.
Bestetik, sarrera guztietan ingurunearen mapa eta bide egokituaren mapa azaltzen dira
Bestetik, sarrera guztietan ingurunearen mapa eta bide egokituaren mapa azaltzen dira
IBILBIDEA
0.000: Intxaurrondoko Extremadura kaleko aparkalekutik abiatuko gara errepide nagusia igaroaz. Behin beste aldean, eskuin aldera jo eta bertan Ametzagañako sarreretako bat topatuko dugu.
1.000: Pixkanaka, bide nagusia jarraituaz, aldapa behera joango gara "sarrera" berri batetara iristen garelarik. Hau igarota errepidea aldapa gora hartu behar dugu.
1.400: 400 metroz errepidetik joanda eta alboan ermita eta Emaus fundazioko eraikina igarota, ezkerraldeko errepidea hartu eta aterpetxera iritsiko gara. Hau futbol zelai txikiaren atzetik igaro eta beste behin ere parkera sartzeko sarrera berri bat topatuko dugu.
2.400: Behin zuhaiztia pasa eta azken aldapa igota, Garbera merkatal-gunera iritsiko gara. Hemen hasiera batean errepide alboko espaloitik joango gara eta gero oinezkoen bidegorria hartuko dugu parke txiki bat zeharkatuaz.
3.500: Parkea bukatuta, errepide alboko espaloitik joango gara gure helmuga ikusi arte.

KULTURA
AMETZAGAINAKO GOTORLEKUA
XIX. mendean zehar, bi gotorleku
egon ziren Ametzagainako muinoaren gunerik garaienean (123 m ). Lehenengoa Lehen
Gerra Karlistan eraiki zuten. Bigarrena aurrekoaren gainean eraiki zuten,
azkeneko Gerra Karlistan (1873-1877).
Gotorlekuaren eginkizunak,
Liberalen esku zegoela, bi ziren: alde batetik, tropa karlistei aurre egitea,
abandonatutako Uba komentua okupatzea bururatzen bazitzaien ere; eta bestetik,
San Markosetik (3,5 km
ekialdera, kota: 280 m
) eta Santiagomenditik (4 km
hegoaldera, kota: 303 m )
gertu zeuden etsaien posizioei artilleria bidez erasotzea.
Gotorlekua
lubaki batek inguratzen du, 5 m
zabalera eta 4 m
sakonera duen lubaki batek. Hori defendatzeko, bi kaponera erdi eta bi kaponera
ezarri ziren; baina, horietatik kuartelaren parte dena bakarrik kontserbatu da.
Ez da gainerakoen arrastorik geratu begien bistan. Baina, ikusgarriak dira
haien sarbideak; gaur egun duten egoeragatik gotorlekurako sarbideekin nahastu
badaitezke ere.
0 Iritzi