ENAITZ (1.296 m.)

14:44

Aizkorriko Enaitz mendira irteera - Agenda - Zestoa

Distantzia: 14,44 km (joan-etorria)
Desnibela: 581 m.
Mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Ertaina.  
Irisgarritasuna: Joëlette nahiz norabide barrantzako irisgarria.
A tener en cuenta: ---


IBILBIDEA

0,000.Arantzazuko santutegian kokaturiko aparkalekutik abiatuko gara. Behin hau inguratuta errepidea jarraitu, asfaltoa bukatu eta azken aparkalekura arte jarraitzen dugu. Bertan, ezker aldeko bideari ekingo diogu. Hau langa batez itxita dago eta margoaz seinaleztatua. 

0,900. Behin basoan, ama birjinaren harrizko iturriarekin topatu eta Otraitzeko ibarrera abiatuko gara. Bidea, berriz, basoa uzten joaten garen heinean gogortzen joango da. 

4,100. Elorrako lepora iritsita, zuhaitz artean Urbiako zelaietara jaisten den bidea hartuko dugu. 

4,800: Urbieako zelaietara iritsita, lehenbizikoz ermita pasako dugu. Handik gutxira aterpea  guztiz inguratu eta honen atzetik ipar-ekialdera doan erreka alboko bideari eutsiko diogu. Behin hemen, gure gailurra inguratzen joango gara hau ezkerretara une oro utziaz eta pixkana igoaz.

6,700: Iferrutzeko lepora iritsita, ezkerretara joko dugu gure helbururantz.

7,220: Nahiz azken i¡hiru metroak teknikoak izan oso, honatx gure tontorra.


CULTURA

"-aitz" erroa harri, harkaitza edota harriz beteriko gailurra ere esanahia hartzen du. Hortik inguruko hainbat eta hainbat tonbtorren toponimia; "Aitz"korri, "Aitz"uri, Arbel"aitz,... Kasu honetan hitza bi errotan bana genezake. Aurretik aipaturikoaren esanahia, hots, "-aitz", ziurra badela esango genuke. Aldiz, "En-" erroak esanahi ezberdinak izan ditzake. Alde batetik "ene" gisa irakur genezake "nire" esanahia hartuko balu bezala. Egia esan, badira hitz zahar ugari esanahi hori hartzen dutenak. Ordea, bada ere "Ana" edo "ama"rekin erlazionatzeko arrazoia.


TRACK
ENAITZ

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi