PARTEKATUTAKO MENDI ESPERIENTZIAK
BERRIAK

Irun-Ola

Distantzia: 3,8 km (Joan-etorria)
Desnibela: 34 m.
Bide mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Erraza. Aldapa xume jarraia duen ibilbidea.
Sarbidea: Eskuzko eta elektrikoak diren gurpil-aulkiak, Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: Inguruan jatetxe ugari daude.

IBILBIDEA
0.00: Ibilbidea Irungo Arbesko Errota kaleko aparkalekutik abiatzen da. Behin bertatik Meakara doan bidegorria hartuko dugu.
0.05: Aldapa txiki bat igo eta autopista azpitik igarotzen duen bidea jarraituko dugu. Hau errepide albotik doa baina berehala Borda txikiko bidegurutzean eskuinera hartuko dugu. Metro batzuetara ezkerretara jo eta bidegorria hartuko dugu.
0.25: Bidegorria jarraituta Ola sagardotegira iritsiko gara, gure helmuga.

Norabide-barra erabiltzen dutenentzat denbora 23 minuetara murrizten da


KULTURA
MEAKA 
Antzina auzo honetan meatzaritzak garrantzia handia izan zuen, bertan meatzeak zeudelarik, horregatik Meaka izena Meazarizenearik eratorria dela uste da.

1865an inguru hauetako meatzetatik ateratako mineral kopuru handia zela eta, gaur egun Irungo Santiago kalean kokatzen zen kaira mineral hori eraman eta itsasoratzeko asmoz trenbide bat eraiki zen. Garai hartan eta inguru honetako orografia menditsu eta maldatsua zela eta, garrantzi handiko eraikuntz-lana izan zen.

ARANTZATE
Meaka auzoa Arantzate errekak zeharkatzen du, hau Irusta ur-jauzian jaiotzen da. Arantzate erreka auzo honetan zeuden Arantzate burdional eta Ibarrola burdinolen motorra izan zen, bi burdinola hauek gaur egun arte mantendu izan diren Ibarrola dorrea eta Arantzate dorrean zeuden, gainera eskualde honetako armagintza-etxe garrantzitsuenak ere izan ziren.

TRACKA
IRUN - OLA