ADARRA (811 m.)

4:37


Distantzia: 23,6 km (joan-etorria)
Desnibela: 723 m.
Bide mota: Joan-etorria bide beretik.
Zailtasuna: Zaila. Hasierako bi kilometroak eta beste hainbat tarte txiki salbu beste guztia malda-gora jarraia da.
Sarbidea: Soilik Joëlette eta norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: Linterna eta GPSa. Azken hau ez da derrigorrezkoa baina bai baliagarria.

IBILBIDEA
0,000: Bi bizitzako etxebizitza gehienak igaro eta
azken etxebizitzara iritsi baino lehen ezkerreko aldapa hartuko dugu bertako pista asfaltatutik jarraituaz.
0,600: Lehen tunela pasako dugu hau bera argiztatua dagoela.
1,600: Auzokalte zubira iritsiko gara. Behin hau pasa eta bigarren tunelarekin topo egingo dugu. Hau behin igarota ezkerreko pista hartuko dugu Lapurtxulorantz.
2,700: Baltzun baserrira iritsita asfaltozko pista bukatu eta mendi-bidea hartuko dugu une oro hau bera jarraituaz.
4,900: Bihurgune itxi bat topatuko dugu. Hemen eskubirantz joko dugu bideari jarraituaz.
7,350: Munttoko tontorretik gertu gaudela bihurguneetan gora doan bidea jarraituko dugu beste behin ere basoan sartzen garelarik.
9,000: Usobelartzako suebakira iritsita pista jarraituko dugu. Aldiz, beste behin suebakira ateratzen garenean bihurgune berri batetara iritsiko gara. Hemen ezkerretara joko dugu Onddo eta Usobelartza eskuin aldean uzten ditugula.
10.830: Malda guztia igota Etenetara iritsiko gara bertatik Adarra argi eta garbi ikusten delarik. Hemen garai bateko gizakiaren aztarnak ikusi daitezke (zutarria, jentil-baratzak). Bertatik bidea jarraitzea besterik ez da falta.
11.790: Aldapa gehiena igota ezkerretara jo (pista alde batetara utziaz) eta horra gure helmuga.


KULTURA
Urte berri on, Adarra. 
1959an, Antxon Iturrizak idazleak dioenez, bazen urte berri egunean Adarra igotzeko ohitura. Antza, 35 urte jarraian igotako mendizale batekin topo egiten du. Hori medio, Antxonek berak ohitura hau gutxienez 1924koa dela azpimarratzen du. Garai haietan CD Fortunak bideratzen zuen usadioa. Baina horretarako gobernadore zibilari baimena eskatu behar izaten zitzaion, 4 pertsona baino gehiago biltzen zituen bilkura guztiak legez kanpokoak baitziren. Honek baietza eman eta dirudienez nahikoa izaten zen. Ordea, hainbat lekukoei entzunda, garai haietan, guardia zibila tontorrean izaten zen debekaturiko edozein aldarrikapen saihesteko.

1972. urtean Euskalduna Mendigoizale Taldeak usadioaren lekukoa hartu zuen. Ordutik urte berri guztietan beti salda izan da mendizale guztiontzat 2023. urtera arte. Gainera, Club Vasco de Camping berak ere urte berriari ongi etorria emateko usadio berari eutsi eta xanpaina eramatea erabaki zuten 92tik aurrera. Hau oraindik mantendu egiten da

TRACKA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi