PARTEKATUTAKO MENDI ESPERIENTZIAK
BERRIAK

NORABIDE BARRA - BARRA DIRECCIONAL


Mendian itsuen mugikortasuna errazteko Antonio Carrascosa doctorearen asmakizun bat da. Hasiera batean, diseinua egurrezko barra bat zen, baina denbora aurrera joan ahala material ezberdinetako norabide barrak sortzen joan dira. Lehen espedizioekin bat beste barra mota bat egiten da “espediziokoa” izenez ezagutua. Plastikoz eta PVCz bezalako materialez egina da. Dena den, hauen ezaugarri nagusiak honakoak dira: gomaz forraturiko eta zatigarriak diren berdinak diren hiru zatiz osaturiko aluminiozko hodia.

Norabide barra, atletismoko pertikaren antzeko lanabesa da non ikusmen urritasun partziala nahiz guztizko ikusmen urritasuna duten pertsonak mendiaz disfrutatzeko aukera eskaintzen du. Barra honek 3 metro luzera du eta bertan hiru pertsona kokatzen dira beti. Bertako taldea edo kideak honakoak dira:

  • Aurrealdeko gidaria (G1): Ikusmena duen mendizalea dugu hau, normalean hiruen artean esperimentatuena. Pertsona honen funtzioa orografian topaturiko oztopoak adieraztean datza. Atzeko gidariarekin bat (G2 edo B2) beharrezko mugimenduak eginez martxa eta bidea gidatzeaz arduratzen den gidaria da.
  • B1: ONCEk guztizko edo ia guztizko ikusmen urritasuna duten pertsonak sailkatzeko erabiltzen duen kirol izendapena litzateke. Pertsona hauek erdian kokatuko lirateke eta hauen funtzioa gidariak esandakoari men egitea da. Jarraibide hauek barrarekin egindako mugimendu zehatzen bidez edota gidariak ahoz esandakoaren bidez egingo die kasu. Dena den honek ere beste mendizale baten gisan bere ekarpenen bidez lagunduko du.
  • Atzealdeko gidaria (B2 edo G2): Atzealdean ikusmen urritasunik gabeko beste gidari bat (G2) edota ikusmen urritasun partziala duen pertsona (B2) joateko aukera dago. Erdian dagoen pertsona ondo doala ziurtatzea eta G1-ek aipatu ez dituen ahozko edo gestualak diren jarraibideak zuzentzea da honen funtzioa. Honetaz gain, ibilbidean aurreko gidariak adierazitako mugimenduen koordinazioa ere kontuan hartu behar du B1-en segurtasuna bermatuz.