PARTEKATUTAKO MENDI ESPERIENTZIAK
BERRIAK

FILOSOFIA - FILOSOFÍA

Gizakiak beti izan du mendiarekiko miresmen berezia. Mendia goragune naturala izateaz gain, bere gain ibiltzen denari gozamena eskaintzen dio eta egunerokotasunean nork bere ditugun errutinak eta zereginetatik askatzeko baimena eman ere ematen digu. Beraz, mendia, hein batean, “terapia” askatzaile” gisa balio duela esan genezake.

Edozelan, gizateriaren gehiengoak mendiak eskainitako sentsazioak dasta ditzakeen bitartean, badira traba gisa azaltzen diren oztopoak medio plazer honetaz disfrutatu ezin dutenak. Mugikortasun murritza edo lurrazal gorabeheratsuetan ibiltzeko ezgaitasunen bat duten pertsonak, lurrazalaren oztopo naturalak direla eta zenbait autonomia-ezbehar izaten dituzte.

Errealitate hau kontuan izanik, eta mendiak pertsona orori guztizko garapen psiko-emozionala eskaintzen diola jakinik, proiektu hau lurraren konplexutasuna medio mugikortasun murritzarengatik ekintza mota hau ohiz egiten ez duten pertsona guztiei zuzendua da.